Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Ekonomia % 6,3 haziko da 2022an, Laboral Kutxaren arabera

Euskadiko ekonomiaren egoerari eta etorkizunari buruzko txostena aurkeztu du Laboral Kutxak. Joseba Madariaga, Laboral Kutxako Lan Ikerketen Saileko zuzendariak eta Ibon Urgoiti kreditu-kooperatibako Negozio Garapeneko zuzendariak 2021 eta 2022ko grafiko eta bestelako datuak aurkeztu dituzte.
Aurkeztutako txostenaren arabera, Laboral Kutxak aurreikusten du 2021ean euskal ekonomia %5,7 haziko dela, uztailean aurreikusitakoa baino gutxiago (%6,3).
Ekitaldi hau indarberritze-urte gisa kalifikatu da, eta gaur egungo egoera hazkunde eta hedapenarekin lotzen da.
Madariagak nabarmendu zuenez, euskal ekonomia moteldu egin da ekitaldi honetako hirugarren hiruhilekoan, zenbait faktoreren ondorioz, hala nola, hornidura falta eta horrek industrian eragin dituen arazoak. Hala, Euskadiko Barne Produktu Gordina (BPG) pandemiaren aurretik erregistratutakoa baino %4,5 txikiagoa den arren, adituak konfiantza du goranzkoan.
Aurreikuspen baikorrak
Laboral Kutxaren aurreikuspenak askoz ere baikorragoak dira 2022rako, eta EAEko BPGa %6,3 haziko dela aurreikusten du, erakundeak uztaileko aurreikuspenetan adierazten zuena baino bost dezima gutxiago. Hala ere, Joseba Madariagak hazkuntza pandemiaren eboluzioarekin lotu du, eta adierazi du aldaera omikronak "horizonte ekonomiko eta sanitarioa berriro lausotu duela".
Nabarmendu dutenez, EAEko BPGa pandemiaren aurreko balioen %4,5 baino txikiagoa da, eta Estatuan baino gehiago berreskuratu da.
Prezioei dagokienez, gora egiten jarraituko dute 2022ko lehen hilabeteetan, gutxienez lehen hiruhilekoan. Apiriletik aurrera izango da jada inflazio-tentsioen beherakadaz hitz egiteko aukera, urtea % 3 inguru amaitzeko, Joseba Madariagak esan duenez.