LABORAL Kutxak zibereraso bat indargabetu du

Segurtasun-sistemek saihestu egin dute datuen osotasunean etaeragiketetan inolako eraginik izatea. Galarazi da era berean kredentzial pertsonaletara, txartelen zenbakietara edo beste autentifikazio-elementuetara sartzea.
Card image cap
2022/05/31

LABORAL Kutxako Segurtasun taldeak zibergertakari bat antzeman du eta baieztatu du baimenik gabeko sarrera bat egon dela postazerbitzuan. Ondorioz, bezeroei bidalitako posta arruntaren PDF formatuko dokumentu batzuetan eragina izan da. Gertakari honek ez du lortu erakundearen beste sistema edo zerbitzurik urratzea.

LABORAL Kutxak bere segurtasun protokoloak aktibatu ditu, baimenik gabeko sarrera indargabetu du eta arazoa berehala konpondu du

LABORAL Kutxak bere segurtasun protokoloak aktibatu ditu, baimenik gabeko sarrera indargabetu du eta arazoa berehala konpondu du, eta, gainera, berriro gerta ez dadin behar diren neurriak ezarri ditu. Aldi berean, erabateko arduraz eta gardentasunez jokatuz, eskumena duten agintari-ikuskatzaileei, Espainiako Bankuari eta Datuak Babesteko Agentziari, jakinarazi die, eta Zibersegurtasuneko Institutu Nazionala eta Basque Cybersecurity Centre informatu ditu ere. Halaber, dagokion salaketa aurkeztu du eta eragindako bezeroei horren berri ematen ari zaie.

Gertaera honek ez du eraginik izan datuen osotasunean eta erabilgarritasunean, eta ez du erakundearen inolako eragiketarik aldatu. Bezeroen banku-jardueraren segurtasuna bermatuta egon da uneoro. Erabat egiaztatu da ez dela inolako informaziorik eskuratu kredentzial pertsonalei, txartelen zenbakiei edo autentifikazioko beste elementuei buruz. Datuen segurtasuna eta pribatutasuna beti izan dira lehentasunezkoak LABORAL Kutxarentzat. Hori dela eta, aspalditik ari da beharrezko teknologia gaineratzen, erasoak antzemateko, baita haien kontra egiteko. LABORAL Kutxak eragina izan duten bezeroak informatzeko prozesua abian jarri du ere, pertsonen lasaitasuna eta segurtasuna bermatzeko.

Finantza eta aseguru zerbitzuak.