LABORAL Kutxak Tribuaren Berbak babesten du, astean behin euskararen bitxikeriak ezagutarazten dituen programa ETBn

Urte-hasieratik, ETB1eko Tribuaren Berbak programa babesten du LABORAL Kutxak. Kike Amonarrizek zuzentzen eta aurkezten du, euskararen eta komunikazioaren inguruan, eta hizkuntza horren alderdirik interesgarri eta ezezagunenak modu atseginean erakustea du xede.
Card image cap
2014/02/19

Babesletza hori LABORAL Kutxak euskararekin betidanik izan duen konpromisoaren erakusgarri da, eta, bere garaian izan zuen oihartzuna komunikabideetan. Zentzu horretan, urrats bat gehiago ematea erabaki zuen otsailean, eta, programa bakoitzean, entitatearen historiaren 50 urteetan zehar euskararen alde egin diren ekintzetako batzuk azalduko dira.

Datorren astetik aurrera, LABORALek markari eskainitako tartea argitaratu egingo du astean behin, bertan ezagutarazitako bitxikeria ugari erakundea osatzen duten guztiek ezagutzea merezi dutelako.

"Bideoak gustukoak izatea espero dugu, eta baten batek euskararen aldeko jardunean programan kontatzeko modukoa dela pentsatzen duen ideia edo historiaren bat badu, bidal diezagula comunicacion@laboralkutxa.com helbidera".

Finantza eta aseguru zerbitzuak.