Laboral Kutxak lankidetza berritu du Lorra nekazaritza kooperatibarekin

Laboral Kutxak Ipar Kutxaren espiritua jaso eta tokiko garapenarekin hartutako konpromisoari eutsi dio, nekazaritzako elikagaien sektoreari lagunduz. Hitzarmenaren bidez, LABORAL Kutxak finantza-zerbitzu osoa eskainiko dio kolektiboari, hala nola finantzaketa-lineak, inbertsio-modalitateak, leasing-zerbitzuak, Visa txartelak eta saltokiko terminalak.
Card image cap
2013/07/02

Laboral Kutxako ordezkariak, Pablo Larrabidek, eta Lorra nekazaritza-kooperatibako lehendakariak, Jon Lekerikak, Ipar Kutxak 2007. urtean sinatutako hitzarmena berritzea sinatu dute Bilbon. Lorrak Bizkaiko lurralde historikoan dituen 4.000 ekoizleak baliatu ahal izango dira hitzarmen horretaz.

Hitzarmena berritu izanari esker, Laboral Kutxak Bizkaiko lehen sektorearentzako finantza-zerbitzu osoa eskaintzen jarraituko du. Zerbitzuak zazpi finantzaketa-linea hartzen ditu barne, eta horiei beste zerbitzu batzuk erantsiko zaizkie, esaterako Pro kontuak, leasinga, Visa txartelak eta saltokiko terminalak.

Ipar Kutxak parte hartzen zuen nekazari eta abeltzainentzako ekimenen barruan kokatzen da hitzarmena. Ekimen horien artean aipatzekoa da Hazilur enpresak sustatzeko fondoa (nekazaritzako elikagaien sektorera bideratuta dagoena eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan  abian jarri zena) eta Nekazaritzako Elikagaien Euskal Kooperatiben Federazioarekin sinatutako hitzarmena.

Horrela, finantza-erakundeak indartu egingo du bere inplikazioa lehen sektorearen garapenarekin, azken belaunaldiko zerbitzu-eskaintza lehiakorra eta baserritarren behar berezietara egokitua eginez.

LORRA

Gaur egun, Lorrak 32 elkarte eta zazpi kooperatiba biltzen ditu. Horietan, Bizkaiko abeltzain, nekazari eta ekoizle artisau eta ekologiko guztien % 85 baino gehiago dago. 1986an sortu zen, eta eskaintzen dituen zerbitzuen artean honako hauek azpimarra daitezke: aholkularitza juridikoa, fiskala, kontablea eta administratiboa; elkartutako entitateen gestioa eta mantentze informatikoa; aholkularitza nekazaritzako edo abeltzaintzako eraikuntza eta azpiegituretan; prestakuntza-ikastaro espezializatuak; aholkularitza abereen elikaduran eta ugalketan; eta labore mota guztietarako laguntza teknikoa.

Finantza eta aseguru zerbitzuak.