Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Laboral Kutxak lankidetza berritu du Lorra nekazaritza kooperatibarekin
Laboral Kutxako ordezkariak, Pablo Larrabidek, eta Lorra nekazaritza-kooperatibako lehendakariak, Jon Lekerikak, Ipar Kutxak 2007. urtean sinatutako hitzarmena berritzea sinatu dute Bilbon. Lorrak Bizkaiko lurralde historikoan dituen 4.000 ekoizleak baliatu ahal izango dira hitzarmen horretaz.
Hitzarmena berritu izanari esker, Laboral Kutxak Bizkaiko lehen sektorearentzako finantza-zerbitzu osoa eskaintzen jarraituko du. Zerbitzuak zazpi finantzaketa-linea hartzen ditu barne, eta horiei beste zerbitzu batzuk erantsiko zaizkie, esaterako Pro kontuak, leasinga, Visa txartelak eta saltokiko terminalak.
Ipar Kutxak parte hartzen zuen nekazari eta abeltzainentzako ekimenen barruan kokatzen da hitzarmena. Ekimen horien artean aipatzekoa da Hazilur enpresak sustatzeko fondoa (nekazaritzako elikagaien sektorera bideratuta dagoena eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan abian jarri zena) eta Nekazaritzako Elikagaien Euskal Kooperatiben Federazioarekin sinatutako hitzarmena.
Horrela, finantza-erakundeak indartu egingo du bere inplikazioa lehen sektorearen garapenarekin, azken belaunaldiko zerbitzu-eskaintza lehiakorra eta baserritarren behar berezietara egokitua eginez.
LORRA
Gaur egun, Lorrak 32 elkarte eta zazpi kooperatiba biltzen ditu. Horietan, Bizkaiko abeltzain, nekazari eta ekoizle artisau eta ekologiko guztien % 85 baino gehiago dago. 1986an sortu zen, eta eskaintzen dituen zerbitzuen artean honako hauek azpimarra daitezke: aholkularitza juridikoa, fiskala, kontablea eta administratiboa; elkartutako entitateen gestioa eta mantentze informatikoa; aholkularitza nekazaritzako edo abeltzaintzako eraikuntza eta azpiegituretan; prestakuntza-ikastaro espezializatuak; aholkularitza abereen elikaduran eta ugalketan; eta labore mota guztietarako laguntza teknikoa.