Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Laboral Kutxak "La economía post-covid" webinarra antolatu du

COVID-19aren pandemiak eragindako krisiaren ondorioz, enpresa eta negozio askok etengabeko ziurgabetasuna dute etorkizunari begira.
Hori dela eta, uztailaren 9an, Laboral Kutxako ikerketa-arduradun Joseba Madariaga izango da, onlineko ekitaldi batean, ekonomiaren joerari, merkatuari eta horren inguruko aurreikuspenei buruz hitz egiteko, ekonomiaren azterketa zorrotzaren bidez.
Norentzat da?
Enpresa-mota guztientzat (handientzat zein txikientzat) eta autonomoentzat da web-mintegi hau, ziurgabetasunetik irten eta etorkizunera urratsak eman nahi dituztenentzat, baita ekonomiaren zein merkatuaren aurreikuspenei buruzko informazioa eskuratu nahi dutenentzat ere, informazio hori guztiz baliagarria izan baitaiteke beren negozioetarako.
Zein da helburua?
Saioak ordubete iraungo du (galderak egiteko denbora barne). Helburua: Laboral Kutxako Ikerketa Departamentuak egindako ekonomiaren azterketaren ondorioak ezagutaraztea.
Izen-ematea
Web-mintegi horretan parte hartzeko, bete eta bidali inskripzio-inprimaki hau.