Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Laboral Kutxak eta EIF-ek 100 milioi euroko akordioa sinatu dute enpresei laguntzeko
Europako Inbertsio Funtsak (EIF) eta Laboral Kutxak bermeen akordio bat sinatu dute enpresa txiki eta ertain berritzaileek finantzaziorako sarbide hobea izan dezaten. Ekimen honek Europako Inbertsio Estrategikoen Funtsaren (EFSI) babesa du, Europarako Inbertsio Planen sustatzaile nagusiarena.
ETEentzako InnovFin lerroak bermeak eta kontrabermeak eskaintzen ditu, finantzazioa lortzeko. Finantzazioa ematerakoan ez da ezinbestekoa izango aurkeztutako proiektuak edo ideiak berritzaileak izatea; aukeratzeko orduan garrantzia izango du enpresak beraiek ere berritzaileak izatea.
Akordio berritzaile honi esker, datozen bi urteetan Laboral Kutxak abantailazko baldintzak dituzten finantzazio-irtenbideak eskaini ahal izango dizkie bere eragin eremuko enpresa berritzaileei. EIFen bermea "Berritzaileentzako EBren finantzazioa -InnovFin" ekimena ematen da. Ekimen hau 2020 Horizontean sartuta dago, hau da, Ikerketa eta Berrikuntzarako EBren Programa Markoan. Europar Batasunaren babesa duen ekimen honi esker, 100 milioi euroko diru-zorroa sortu nahi da enpresa berritzaileentzako maileguekin. Gaur sinatu den InnovFin akordioa ezinezkoa izango zen Inbertsio Planaren edo "Juncker Plan" delakoaren babesik gabe.
Sinadura ekitaldia Laboral Kutxaren Bilboko egoitzan egin da. Txomin Garcíak, Laboral Kutxako presidenteak, esan du euskal kreditu kooperatibak konpromisoa duela enpresen berrikuntza sustatzeko eta adierazi du "enpresetako berrikuntzak lehiakortasun handiagoa ekartzen duela epe ertain eta luzean, eta ondorioz, aberastasun iraunkorra sortzen duela. InnovFin-i esker, Laboral Kutxa ere lehiakorragoa izango da, kreditu gehiago eta merkeago eman ahal izango baitugu”.
Josu Arraizak, Laboral Kutxako enpresen arloko zuzendariak, Laboral Kutxak enpresen erreaktibazioa sustatzen izan duen zeregina azpimarratu du, bere hitzetan akordio hau "zedarri bat gehiago da, gure inguruko enpresekin bat egiteko dugun gure bokazioa adierazten du eta horrela, denon artean, enpresa sare sendoa eta etorkizunerako bermeak dituena sortu".
Pier Luigi Gilibertek, EIFeko zuzendari exekutiboak, adierazi du "EIFekin egin den 100 milioi euroko akordio honi esker Laboral Kutxak ETEentzako irtenbide sorta zabaldu ahal izango duela. EFSI-InnovFi sinatze honek islatzen du EIFek nola babesten duen Europan inbertsioari laguntzeko EBren helburua".
InnovFin, finantzazioa eskura enpresa berritzaileentzat
Guztira, 14 irizpide ezarri dira enpresak "InnovFin SME Guarantee Facility" finantzazioa merezi ote duen zehazteko. Jarraian daude 5 irizpide nagusiak:
- Eskatutako finantzazioa produktuak, zerbitzuak edo prozesuak hobetzeko izatea.
- Enpresak azkeneko 36 hilabeteetan ikerketarako eta berrikuntzarako diru laguntzak, maileguak edo bermeak jaso izana eskualdeko, nazioko edo Europako programa ofizialetatik.
- Azkeneko 36 hilabeteetan eskualdeko, nazioko edo Europako erakunde ofizialen batek enpresa hori berritzaile izendatu izana.
- Enpresak azkeneko 36 hilabeteetan bere ustiapen gastu osoan %10 gutxienez I+G+b-n inbertitu izana.
- Enpresak azkeneko 24 hilabeteetan eskubide teknologiko bat erregistratu izatea gutxienez (patenteak, erabilgarritasun ereduak, programa informatikoen egile eskubideak...).
InnovFinen ezaugarri nagusiak:
- Produktuak: maileguak, kreditu kontuak eta leasinga.
- Zenbatekoak: 25.000 eurotik 7,5 milioi eurora arte.
- Hartzaileak: enpresa txiki eta ertain berritzaileak (ete) eta kapitalizazio ertaineko enpresa txiki berritzaileak (gehienez 499 langile dituzten small mid-caps).
- Epea: gehienez 10 urte.
- Bermeak: berme gehigarririk gabe.
Europako Inbertsioen Funtsak exekutatzen du InnovFin eta EBko estatu kideetako eta herrialde bazkideetako finantza bitartekarien bidez hedatzen da (bankuan, kreditu kooperatibak eta beste finantza erakunde batzuk). InnovFin bermearen arabera, finantza bitartekariak EIFek bermatuko ditu emandako finantzazioetatik eratorritako balizko galeren zati batean.