Irakurriena
- 1. B-WOMENIN Globalek Otaloran itxi du bere lehen edizioa
- 2. MONDRAGONek lidergo eta gizarte berdinzaleak sustatzen jarraituko du PWNrekin
- 3. FIRST LEGO League Euskadi-MONDRAGON finala, boluntario bila
- 4. Orbik Cybersecurity, kooperatiba mistoa bihurtu den lehen start-up teknologikoa
- 5. 2024ko urtekaria: urtebete iruditan
- 6. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 7. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 8. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 9. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 10. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
LABORAL Kutxak egoitza nagusi berria aurkeztu du, jasangarriagoa
Erreforma integraleko obrak 2015eko udazkenean hasi ziren. Egungo ingurumen-estandarretara egokitzea pentsatu zen hasiera-hasieratik. Horrela, egoitzak A kalifikazioa du, energia-efizientziaren eremuan.
Egoitza nagusia 1972an eraiki zen, leku esanguratsu batean, Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekuan, hain zuzen. “Banku bat egin behar da”, esan zuen Arizmendiarrietak, besterik gabe, 1959an, eta finantzaketa-tresna bat eskaini zion garai hartan Arrasaten (Gipuzkoa) sortzen ari zen kooperatiba-sareari.
Geotermia eta biomasa: energia berriztagarrien sistema mistoa
Eraikinaren energia-birgaitzeari ekiteko eta, era horretan, isolamenduari eta alderdi termikoari irtenbidea emateko garaian, geotermia eta biomasa konbinatzen dituen klimatizazio-sistema misto bat erabiltzea erabaki genuen.
Energia geotermikoa energia berriztagarria da, eta sistema geotermikoak sortzen dituzten fluido eta harrien interakzio-prozesuak eta lurraren barneko bero naturala baliatuz lortzen da. Horretarako, zulaketak egiten dira lurrean, ura tenperatura jakin batean mugi dadin lortzeko. Gure kasuan, eta ingeniaritza geotermikoko testak eta kalkuluak egin ondoren, 44 zulo egin genituen 105 metroko sakoneran.
Udan zehar, eraikina hoztu egiten da, energia geotermikoa erabilita eta horretarako bi bero punpa erabiltzen dira, 200 KW dituztenak eta gas hozgarria erabiltzen dutenak uraren tenperatura jaisteko eta eraikina hotzitzeko.
Neguan, berokuntzak behar duen energia-ekarpen osagarria lortzeko, bertako pinu-zurezko ezpalekin elikatzen den biomasako galdara bat erabiltzen da. Horren guztiaren helburua ez kutsatzea da: ezpalek ez dute hondakinik eta bernizik, errautsa puntu berdeetan birziklatzen da, eta galdararen ke-irteerak partikula-dekantagailu bat dauka, hondakinak airera kanpora ez daitezen.
A kalifikazioa
Baina 2015eko udazkenean proiektu gisa hasi zena eta hurrengo bi urteetan luzatu zena arrakasta handia izan da azkenean. Egoitza nagusiak A kalifikazioa du gaur egun, eta energia-efizientziaren eremuan.Aitzindariak izan gara finantza-sektorean. Sistema horrek ISO 14001: 2015 Arauari jarraitzen dio, eta AENOR erakundeak ziurtatu du.