Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
BPGa % 1,6 haztea espero du Laboral Kutxak
Sei hilabetetan, Laboral Kutxak zertxobait hobetu ditu aurtengo aurreikuspen ekonomikoak. Abenduan, Hego Euskal Herriko ekonomiaren 2023ko koadro makroekonomikoa prestatzean, aldagaiak esku artean nituen azaroaren hasierara arte. Hala ere, harrezkero energia-kostuak jaitsi egin dira, eta Txinak COVID-19ari aurre egiteko kontrol-neurriak kendu egin ditu. Horrela, Hego Euskal Herriko ekonomia % 1,6 haztea espero du Laboral Kutxak, abenduan egindako aurreikuspena baino hiru hamarren gehiago.
Ibon Urgoiti Laboral Kutxako Negozio Garapeneko zuzendariak eta Joseba Madariaga Laboral Kutxako Ikerketa Departamentuko zuzendariak Euskadiko eta Nafarroako ekonomiari buruzko iazko txostenak aurkeztu zituzten atzo Bilbon eta Iruñean. Iazkoei ez ezik, hurrengo hilabeteetarako aurreikuspen ekonomikoei ere begiratu zieten.
Madariagaren arabera, datuak onak dira. Alde batetik, lehengai energetikoek behera egin dute -gas naturala % 80 eta petrolioa % 40 inguru-. Bestalde, enpresetan egindako galdeketek erakusten dute hornidura-katean dauden arazoak ez direla hain nabarmenak, "banaketa-epeak murrizten ari baitira". Hala ere, zalantza da nagusi industrian.
Zerbitzuen sektorean, egoera guztiz desberdina da. Lan-merkatuaren sendotasunak eta kontsumitzaileen goranzko joerak mesede egiten diote sektoreari. Hala ere, joera on hori amaitzen ari den zantzuak ikusten ditu, batez ere diru-politikaren ondorioz.
Inflazioa
Aurreikuspenen arabera, inflazioak jaisten jarraituko du: EAEn % 4ko batez bestekoa izan da 2023an, eta Nafarroan % 3,9koa. Azpiko inflazioari dagokionez, Laboral Kutxakoek ez dituzte gauzak hain argi. "Uste baino iraunkorragoa izaten ari da". Madariagak uste du inflazioaren itzala luzerako iritsi dela eta 2023tik aurrera "erabakigarria" izango dela.