Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Laboral Kutxak bat egin du Baloreak dituen Banka baterako Aliantza Globalarekin (GABV)
Aurten, Laboral Kutxak bere 65. urteurrena ospatzen duen honetan, erakundea mugarriak lortzen ari da, eta horrek erakusten du bere bilakaerak, egokitzapenak eta modernizazioak sorrerako bereizgarrien arrastoari jarraitzen diotela. Laboral Kutxa banka kooperatiboa da, ingurunearekin eta pertsonekin konprometitua, eta lehiakorra izateko eta negozio-adierazleak etengabe hobetzeko helburuarekin garatzen du bere jarduera, baina betiere bere sorrerako helburuari zentzua ematen dioten balio batzuen babespean: “gure ingurunea hobetzea, garatzen laguntzea eta etorkizuneko belaunaldiei jarraipena bermatzea”.
Testuinguru horretan, beste mugarri garrantzitsu bat izan da Laboral Kutxak Baloredun Banka baterako Aliantza Globalarekin bat egin izana (GABV, ingelesezko siglengatik).
Zer da GABV? GABV bankuen industrian liderrak diren 70 erakunde baino gehiagoren nazioarteko sarea da, eta finantzak, pertsonen zein planetaren mesedetan baliatzen dituzte. Sare honetako kideak dira, besteak beste: Triodos eta Laboral Kutxa (Europa), Desjardins eta National Cooperative Bank (Ipar Amerika), Banco Popular, Caja Arequipa eta Banco Mundo Mujer (Latinoamerika) eta Australian Mutual Bank (Ozeania).
Baliodun Banka baterako Aliantza Globala, finantza jasangarrietan lider berritzaile eta aitzindarien mugimendua da. Osotasuna, giza-duintasuna eta ingurumenaren babesa daude bere eragiketen erdigunean.
Banku-sistema gardenagoa izatea da helburu kolektiboa, eta ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren aldaketa positiboa bultzatzea. Balioetan oinarritutako bankaren praktika zabaltzea eta indartzea, ekitate soziala sustatuko duen, larrialdi klimatikoari erantzungo dion eta guztiontzako benetako eta iraunkorrak diren oparotasun eta ongizatearen alde egingo duen finantza sistema baterako bidea gidatuz.
GABV-ek 60 milioi bezero artatzen ditu, 200.000 milioi euro baino gehiago ditu aktiboetan eta 80.000 langile ditu mundu osoan.