Irakurriena
- 1. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 2. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 3. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 4. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 5. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 6. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an

Urte bikaina izan da Laboral Kutxarentzat errentagarritasunari dagokionean. Negozio-arlo nagusiek ekarpen orekatua izan dute, eta arriskuaren gestioa egokia izan da. Zerga ondorengo irabazia %23,3 hazi da —274,5 milioi eurokoa izan baita—.
Laboral Kutxak ekitaldi honetan ere berretsi egin ditu banku-jarduera gauzatzeko bere eredu desberdin, kooperatibo eta eraldatzailearen ezaugarriak; izan ere, finantza-osasun sendoa erakutsi du. Entitatearen sendotasuna, CET1 kaudimenaren bidez neurtzen dena, %24,85era iritsi da ekitaldiaren amaieran (erregulatzailearen errekerimendua %11,63koa izanda; LTD likideziaren ehunekoa nahiko handia da, %64,16koa, eta, negozioaren errentagarritasunari dagokionez, ROEa %12,32ra iristea lortu du kreditu-kooperatibak.
Negozioaren datu batzuk
- Interes-marjina: 642 milioi euro; %14,9 handiagoa iaz baino.
- Zerbitzu-komisioen sarrera garbiak %4,6 hazi dira, eta 137,2 milioira iritsi.
- Oinarrizko marjina 779,2 milioira heldu da: urte artekoan % 12,9ko hazkundea izan du.
- Gastu eta amortizazioen erregistroa 311,3 milioikoa izan da, %13 handiagoa. Pertsonal-gastuen eta entitatearen agenda eraldatzailean egindako inbertsio handiaren ondorio da hazkundea; hor sartzen da, halaber, bulego-eredu berria hedatzearen eragina.
- Berankortasun-tasa %2,46an dago. Ratio hori oso positiboa da, banku-sektore osoak erregistratu duen berankortasunarekin alderatzen badugu (% 3,26).
- Bizitzakoak ez diren aseguruen ataleko primak 142,9 milioi eurokoak izan dira, guztira; %7,8 handitu dira.
- Zerga aurreko irabazia 324,3 milioi eurokoa izan da, eta irabazi garbi bateratua 274,5 milioikoa (+%23,3).
Balantzetik kanpoko baliabideei dagokienez, nabarmentzekoa da bezeroek gero eta konfiantza handiagoa dutela Laboral Kutxaren inbertsio-zerbitzuetan, eta, horri esker, inbertsio-funtsen atalak bilakaera nabarmena izan duela: ekitaldian zehar, gestiopeko ondarea 1.040 milioitik gora handitu da; %20,2 hazi da urte artekoan.
Gainera, 2024an, Global Alliance for Banking on Values (GABV) elkartean sartu da Laboral Kutxa. Printzipio eta balio sozial eta etikoekin jarduten duten finantza-erakundeen nazioarteko talde nagusia da, eta banku-jarduera gauzatzeko beste modu baten alde egiten du, finantzen errentagarritasuna pertsonen eta planetaren zerbitzura jarriz. Era berean, Zentzua egitasmoak ere bere bidea egiten dirau, entitateko bazkide-langileekin batera, beste 150 lagun batu dira bezero zein ez-bezero.