Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
LABORAL Kutxak 2029ra arte luzatu du Euskadi Fundazioarekin duen hitzarmena
LABORAL Kutxak eta Txirrindularitzako Euskadi Taldeak beste sei urterako luzatu dute lankidetza-hitzarmena. LABORAL Kutxa 2018an hasi zen Euskadiko txirrindularitza-proiektua babesten, Fundazioaren inguruko emakumezkoen zein gizonezkoen talde guztiak barne hartuta, harrobiko oinarrizko txirrindularitzaren esparruan. Gazteei kirola ahalik eta duintasunik handienarekin egiten laguntzeko oinarrizko proiektuei eustea da LABORAL Kutxaren kirol-babesaren orientazioa, eta ikuspegi horretan funtsezkoak dira emakumeak zein gizonak aintzat hartzen dituzten balio
inklusiboak. Horregatik, sinatutako hitzarmenak lehenetsi egingo du Euskadi Fundazioaren emakumezkoen egitura garatzea.
Euskal kreditu-kooperatibarentzat jardueraren bidez ingurunea eraldatzeko bokazioa funtsezkoa denez, kooperatibismoaren balioetan oinarritutako eredu profesionalizatua bultzatu du
Ildo horretan, LABORAL Kutxaren helburua asmo handikoa da: emakumezkoen euskal txirrindularitzaren mundu-mailako ikurra izatea, eta, 2024tik aurrera, World Team postu bat eskuratzea. Horretarako, emakumezko euskal txirrindularirik onenak eta kanpoko beste ziklista gailen batzuk izango ditu taldean. Lehen mailako zenbait txirrindulari bereganatu ditu jada LABORAL Kutxa taldeak, hala nola Idoia Eraso eta Yurani Blanco, eta aurki berretsiko du ofizialki kalitateko eta nazioarteko proiekzioko beste batzuen partaidetza ere.
Ion Lazkanok jarraituko du LABORAL Kutxa taldeko txirrindularien zuzendaritzan, eta Aitor Galdosek hartuko du taldeko manager nagusiaren kargua. Bestalde, euskal kreditu-kooperatibarentzat jardueraren bidez ingurunea eraldatzeko bokazioa funtsezkoa denez, kooperatibismoaren balioetan oinarritutako eredu profesionalizatua bultzatu du. Eredu horrek, era berean, diru-sarrerak handitzea bilatzen du taldeko emakumezko txirrindulari guztientzat, gizonezkoen taldeko kideekin parekatuz joan daitezen. Horretarako, 1,8 milioi eurotik gorako aurrekontua bideratzea aurreikusten du 2024an emakumezkoen taldearentzat; 2023. urtea, berriz, taldea etengabe hazteko eta finkatzeko aurretiko etapatzat hartuko da.
Emakumezkoen taldearentzako lehentasunezko babesaz gain, 23 urtez azpiko gizonezkoen taldea sostengatzen jarraitzea aurreikusten du hitzarmenak, etorkizuneko euskal txirrindulari profesionalak beren garapenerako ingurune egoki batean trebatu daitezen.