Irakurriena
- 1. Ministroen Kontseiluak LagunAro BGAEren berezitasuna onartu du
- 2. MONDRAGONek bisitarien errekorra hautsi du: 3.196 lagun 2024an
- 3. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 4. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 5. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 6. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 7. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 8. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 9. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 10. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
Laboral Kutxak 2018 urte ona espero du, %2,7aren igoerarekin
Atzo aurkeztu zuen Laboral Kutxak 2018korako aurreikuspen ekonomikoa eta enpresen konfiantza jasotzen duen ohiko txostena. Aurkezpenean izan ziren Xabier Egibarrek, Laboral Kutxako negozio garapen arloko zuzendariak eta Joseba Madariaga Ikerketa Departamentuko zuzendaria.
Urte hau oso positiboa izaten ari da, aurreikuspenen gainetik, BPGaren %3,1eko hazkundearekin itxiko da Espainian eta %3ko hazkundearekin EAEn.
Txostenean jasotzen denaren arabera, datorren urtean euskal ekonomiak hazten jarraituko du. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPG %2,7 handituko da, Nafarroakoa %2,8, eta langabezia tasak behera egiten jarraituko du. Nafarroako tasa %9,6 izatera iritsiko da, eta EAEkoa, %10,5. Denetara, datorren urtean 21.000 lanpostu sortuko dira Hegoaldean aurreikuspen horien arabera, horietatik 5.000 baino gehiago Nafarroan.
Egibarrek azaldu du 2017. urtea positiboa izan dela, brexit-aren eta Trumpen hauteskundeetako garaipenari behar bezala erantzun zaiolako, eta Frantzia eta Alemaniako gobernabidea ez delako auzitan jarri, nahiz eta Alemaniak oraindik gobernurik ez eduki.
Laboral Kutxak uste du martxoan Italian egingo diren hauteskundeek arriskua ekar dezaketela, Europako Batasunarekin kritiko den Bost Izar mugimenduak baduelako irabazteko aukera: "Baina horren ostean akordio bat lortuko dela espero dugu". Berdin gertatuko da, haren ustez, Kataluniako auziarekin.
Orain arte euskal ekonomian ez du hainbeste eragin, eta ez du uste aurrerantzean ere eraginik izango duenik. Gainera, auzia akordioren batez amaituko delakoan dago. Dena dela, esan du Espainiako ekonomiari eraginez gero horrek eragin diezaiokeela Hegoaldekoari.