Nazioartekotzea MONDRAGONen

Globalizazioa. Horixe da garai honetako hitza. Globalizazioak goitik behera aldatu baititu ekonomia, ekoizpenen kokapenak, berrikuntzaren guneak eta baita merkatuak ere. Mundu mailako errealitate honetara egokitzeko Nazioartekotzea da ardatz nagusietariko bat. MONDRAGON horretan ari da, eta horretan segituko du datozen urteotan, Josu Ugarteren iritziz.
Card image cap
2012/02/03

Ezinbestekoa egingo zaigu globalizazioaren paradigma honetan nazioartekotze prozesuetan urrats gehiago ematea. Izan ere, globalizazioak goitik behera aldatu ditu ekoizpenen kokapenak, berrikuntzaren guneak eta baita merkatuak eurak ere. Ekialdeko tsunamia hemen da eta haren eraginak nabarmenak dira dagoeneko.

Nazioartekotzea izango da tsunamiak sortuko duen kalteak baretzeko sendagaia, eta MONDRAGONen badugu eskarmentua atzerrira joan beharraz. Orain ahalegin berria egin behar dugu gure kooperatiben garapena lortu ahal izateko, eta ahalegin horiek bi esparrutara bideratu behar dira: batetik, zentro korporatiboan, orain arte garatu diren plataformak eta zerbitzuak indartuz; eta bestetik, kooperatibetan, politika sozio enpresarialean zehaztu diren helburu estrategikoak lortze aldera.

Gure ingurunean enplegu mailari eusteko eta lanpostu berriak sortzeko globalizaziora egokitu beharra daukagu, ezinbestean.