Kunshan-eko gobernuaren ordezkaritza batek MONDRAGON bisitatu du

Bisitaren helburua da bi instituzioen arteko harremanak sendotzea.
Card image cap
2019/09/04

Kunshan-eko gobernuaren ordezkaritza batek MONDRAGON Korporazioa bisitatu zuen atzo, irailak 3. Bisitaren helburua bi instituzioen arteko harremanak sendotzea izan delarik.

Fagor Ederlan - visita del Gobierno de Kunshan

Programa goizeko lehen orduan hasi zuten Fagor Ederlanek Bergaran (Gipuzkoa) duen lantokian. Ondoren, MONDRAGONeko zentro korporatiboan batu ziren. 

Lan saioa

MONDRAGONen egindako egonaldian, lan bilera bat egin zuten eta bertan parte hartu zuten, besteak beste; Batz, Cikautxo, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Mondragon Assembly, Orkli eta Mondragon Unibertsitako ordezkariek. Era berean, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ere gerturatu ziren lan saiora. Horien artean, Marian Elorza, Javier Zarraonaindia eta Aihona Ondarzabal izan ziren. Eta Nekane Arzallus, Donostiako alkateordea. Izan ere, Kunshan-eko gobernuarekin harremanak sendotu nahi ditu Donostiako Udalak. 

MONDRAGONeko hitzorduan, korporazioaren izenean, Iñigo Ucín lehendakariak, Oskar Goitia MONDRAGON Nazioarteko presidenteak, eta Iñigo Albizuri, MONDRAGONeko harreman Instituzionaletako zuzendariak parte-hartu zuten. 

Mondragon Assembly

Jardunaldia Mondragon Assemblyk Aretxabaletan (Gipuzkoa) duen lantokian amaitu zuten.