Muntaketa automatikoaren sistemak
Automozio osagaiak
Berogailu, osasun ur bero, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak
Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Kunshan-eko agintariek Orkli, Fagor Ederlan eta Mondragon Assembly saritu dituzte
Kunshan-eko Qiandeng hiriko agintariek “Qiandeng-en kokatutako atzerriko 10 enpresa onenen 2019ko Saria” eman diote ORKLI euskal enpresari. Ekonomia eta Merkataritza Sustatzeko Jardunaldiaren esparruan, FAGOR EDERLAN “Gehien hazi diren 10 enpresetako bat” bezala saritua izan zen, eta MONDRAGON ASSEMBLYk “Epidemien aurkako Bermean Ekarpen Nabarmena egin duten enpresen Saria” jaso du.
Kunshan “Suzhou handi”ko hiri satelite bat da, Txinako Herri Errepublikako Jiangsu probintzian kokatua dagoena. Konderri-hiri gisa administratzen da eta eskualdeko bigarren handiena da. MONDRAGON Korporazioak parke industrial propio bat inauguratu zuen han 2007an, eta gaur egun gune erakargarri eta garrantzitsua da Euskadiko beste antolakunde eta enpresa batzuentzat. Une honetan, talde kooperatiboaren 22 lantegi baino gehiago daude Txinan, eta han kokatutako enpresa garrantzitsuenen artean aipatzekoak dira, besteak beste, Mondragon Assembly, Fagor Arrasate, Orkly, Maier, Cikautxo, Batz, Fagor Ederlan Copreci, Loramendi eta Kide.
MONDRAGON ASSEMBLYk 40 urtetik gorako esperientzia du automatizazioan, hau da, mundu mailako erreferenteak dira mihiztadura ekipoetan eta linea automatikoetan, eta kalitate goreneko konponbideak eskaintzen dizkiete beren bezeroei, euren beharretara egokitzen direlarik. Espezialistak dira mihiztadura-prozesuak automatizatzeko hainbat motatako ekipoen diseinu, fabrikazio eta instalazioan, eta teknologia berrienez hornitutako konponbideak eskaintzen dituzte, eraginkorrak eta kalitate bikainekoak. Taldeak bost ekoizpen-lantegi dauzka atzerrian: Mexikon, Frantzian, Alemanian, Txinan eta Brasilen. Horiez gain, filial bat ere badu Indian. Gainera, bulego komertzialen sare estrategiko bat du mundu mailako ekonomiako lider diren herrialdeetan.
ORKLI 1974an sortu zen “Goierri inguruko familietako gurasoek hartutako konpromisoari esker eta emakumeentzako lanpostuak sortzeko helburuarekin”. Multzo magnetiko, termopare eta erradiadoreentzako balbulen fabrikazioari ekin zion. Gero Mondragon Korporazioan sartu zen, eta prozesuak automatizatzen hasi zen. Azkenik, 2000. urtean nazioartekotze-prozesua jarri zuen martxan bere lehen filiala irekiz, non eta Kunshan-en.
FAGOR EDERLAN mundu mailako liderra da automozio sektorerako “Chassis”-en eta “Powertrain”-en osagaietan. Bere etorkizuneko estrategiaren oinarriak dira berrikuntza eta garapen teknologikoa sustatzea eta ingurunearekin konprometitutako kooperatiba izatea, azken horrek “beste inor ez bezalakoak” eta “desberdinak” bihurtzen dituelarik . 2003an abiatu zuen bere atzerriko proiekzioa: galdaketa eta ekoizpen lantegi bat jarri zuen martxan Extrema – Minas Gerais hirian, Brasilen.