Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
"Krisi honek agerian utzi du mundu-zatiketa bi bloketan: AEB eta Txina"

Drama humanitario izugarria eragiteaz gain, Vladimir Putinek Ukraina inbaditzeko hartutako erabakiak are gehiago ezegonkortu ditu finantza-merkatuak; izan ere, urte hasieran une zaila bizitzen ari da finantza-merkatuak, diru-gogortzearen ondorioz.
Gerra horrekin, merkatuko parte-hartzaileek onartu behar izan dute estanfazio-arriskua handitu egin dela, baita Errusiatik energia-hornidura eten edo bahituz gero Europan atzeraldia izateko arriskua ere. Gainera, nahiz eta txikia izan, gatazkan gora egiteko arriskua dago, NATOn militarki parte hartzera iritsi arte, eta horrek munduko bi potentzia nuklear handienen aurka egingo luke.
Krisi horrek agerian utzi du mundua bi bloke handitan banatu dela: AEB eta Txina. Polarizazio horrek, pandemiarekin batera, globalizazioa atzeratu dezake.
Patricia Alonsok eskainitako elkarrizketan merkatuetan dagoen prebisioa, epe motz eta luzera begira aztertzen du. Eta horrez gain, energiaren prezioari buruzko hausnarketa egiten du, izan ere gerra honek eragin zuzena du aspektu honetan ere. Eta bukatzeko, Europak gatazka honetan duen papera ere aztertu du.
Elkarrizketa originala gazteleraz argitaratu da: https://www.tulankide.com/es/sobre-el-conflicto-rusia-ucrania