Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Krisi garaian ere, informazioa protagonisten ahotik
TUlankidek 14 lagun elkarrizketatu ditu, beste horrenbeste kooperatiben errealitatea ezagutu nahian krisi garaian.
Covid-19ak eragindako krisiak eztanda egin zuenetik bi hilabete luze igaro diren honetan, TUlankide informazioa egunero eta era sinisgarrian eskaintzen ari da, protagonistei ahotsa emanez.
Gure kolektibo koopertiboaren konpromiso eta interesari esker, eta MONDRAGON proiektua posible egiten duten pertsona guztien konplizitatea aintzat hartuta, TUlankidek era sinisgarrian landu du informazioa, espazioa eta ahotsa emanez protagonista eta kooperatiba ezberdinei. Lekua eskainiz gure protagonistei, euren errealitatearen berri eman dezaten.
Konfinamenduak irauten duen bitartean, dagoeneko 14 elkarrizketa egin dira eta jarraituko dugu bide beretik, kontaktuan jarriz eta konektatuz protagonistak eta historiak.