Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
KREANek abenduan Madrilen egin den aldaketa klimatikoaren Konferentzian parte-hartu du

Mahai-inguru honen helburua hiri Iraunkorren eta naturan oinarritutako irtenbideen (Sustainable Cities and Nature-Based Solutions) inguruan eztabaidatzea izan zen; Alemania, Argentina, Txina, Costa Rica, Espainia eta Herbehereetako gonbidatu eta adituekin batera.
KREANeko Hiri eta Lurralde saileko hiri jasangarrietan eta erresilienteetan aditua den Mikel Cepedak enpresaren esperientzia aurkeztu zuen eskualde- eta hiri-eskalan azpiegitura berdean eta naturan oinarritutako irtenbideetan, klima aldaketaren eraginekiko erresilientziarako erronka eta aukera gisa.
Mahai-inguruan berarekin batera izan ziren Ana Lucia Moya (Ingurumen eta Energia Ministerioa, Klima Aldaketaren Zuzendaritza Costa Rica), Oliver Schütte (A-01eko zuzendari eta fundatzailekidea), Zaida Muxi (ETSAB irakaslea Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan), Ole Bouman (Design Society zuzendaria, Shanghaitik zuzeneko transmisioa), Laurens Speelman (NewForesighteko Konplexutasun Zientzialaria eta Estrategia-aholkularia), eta Clara Montaner (Ambientalista, Naturan oinarritutako irtenbideetan aditua, IRBIS).
Marije van Lidth de Jeude (A-01eko zuzendari eta fundatzailekidea) izan zen ekitaldiaren moderatzailea.