Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Kooperatzen prozesua, formazio kooperatiboan urrats berria
Lanki Ikertegiaren zuzendaritzapean Orkli kooperatiban egin da Kooperatzen prozesuaren aurreneko esperientzia praktikoa. Ordiziako kooperatibako bazkide kolektibo osoarekin landu da eta emaitzak positiboak izan dira. Egitasmoak berezitasun propioak ditu eta berritzailea da bere kontzepzioan. Hezkuntza kooperatiboa du helburu, baina erakundera egokituta, erabat pertsonalizatua da hasieratik amaierara, eta kooperatibaren estrategian eta gestioan eragin nahi du.
Kooperatibaren erronkak dira prozesuaren ardatza eta eredu kooperatibotik erronka horiei erantzutea da saiakeraren helburua
Kooperatibaren erronkak dira prozesuaren ardatza eta eredu kooperatibotik erronka horiei erantzutea da saiakeraren helburua. Erantzunkidetasuna oinarri hartuta, bazkide bakoitzaren hitza aintzat hartuta eta Organoen parte-hartzearekin, denok bide berean egin dezaten arraun.
Albistea eta Lanki Ikertegiko Aritz Kanpandegiri elkarrizketa abenduko TU Lankiden.