Kooperatibismoaren inguruan hausnartzen

"Gazteak euskal kooperatibismoaren aurrean" izenburupean, hausnarketa-jardunaldia egin zen Arrasaten, Garaia berrikuntza gunean, iragan uztailaren 6an. Lan saioaren helburuetako bat izan zen gazteek kooperatibismoaren inguruan duten ikuspegia partekatzea.
2024/08/01

Uztailean ospatu berri da Kooperatiben Nazioarteko eguna, eta horren harira, Konfekoopek eta Kooperatiben Kontseiluak Euskadiko gazteak bildu zituen, enpresa kooperatiboaren inguruan dituzten proposamenak eta motibazioak ezagutzeko.

Konfekoop eta Kooperatiben Kontseiluarentzat ezinbestekoa da enpresa kooperatiboen lekukoa hartuko dutenei egokitzea

Jardunaldi aberatsa Arrasaten

"Gazteak euskal kooperatibismoaren aurrean" izenburupean, hausnarketa-jardunaldia egin zen Arrasaten, Garaia berrikuntza gunean. Lan saio aberatsa izan zen eta gazteek kooperatiba ereduaren inguruan hausnartu zuten. Besteak beste, lanaren eta lan-munduaren inguruan dituzten beharrak eta itxaropenak hobeto ulertzeko balio izan zuen lan-saioak.

Konfekoop eta Kooperatiben Kontseiluarentzat ezinbestekoa da enpresa kooperatiboen lekukoa hartuko dutenei egokitzea. Hau da, eredu kooperatiboak etorkizuneko erronkak identifikatu beharko ditu eta protagonistak gazteak izango dira. 

Ikerketa eta berrikuntzarako ekipamenduak