Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
"Kooperatibismoaren indarra lurraldearekiko loturan dago"
Josep Vidal i Fabregak Arantzazun egindako jardunaldian parte hartu zuen eta Katalunian kooperatibismo eraldatzailea sustatzeko politika publikoei buruz hitz egin zuen. Ekitaldiak balio izan zuen Katalunian azken urteotan abian jarri diren politika publiko berritzaileak bertatik bertara ezagutzeko eta Euskal Herrian logika horiek sustatzeko berezko ereduen garapenari buruzko gogoeta egiteko.
Testuinguru honetan, Gizarte Ekonomiarekin eta Kataluniako esperientzia kooperatiboekin lotutako hainbat pertsonak bisitatu zituzten MONDRAGON Taldeko zenbait kooperatiba.
Josep Vidal i Fabrega, Generalitateko Gizarte Ekonomiako zuzendari nagusia buru zuen taldea Ateneus Cooperatiusen beste ordezkari batzuek osatu zen: Maria Mestres, Marcel Vidal eta Luz Helena Ramirez.
Ekitaldiko argazkiak hemen: https://flic.kr/s/aHBqjzCPRe