Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Sinfonia Kooperatiboaren bira arrakastarekin abiatu da Arrasatetik
Sinfonia kooperatiboa bi egunez entzun ahal izan da, ostiralean eta larunbatean, Arrasateko Amaia Antzokian. Humanity at Music, sinfonia kooperatiboak mila lagun batu ditu lehenengo zuzeneko hitzorduetan eta aurrerantzean Euskal Herriko beste zenbait herri eta hiriburutan ikusteko aukera izango da Gasteizko Buesa Arenako irailaren 14ko hitzordu handiaren aurretik.
Ekitaldiak Arrasateko plazatik abiatu ziren, non Amets Arzallus eta Julio Soto bertsolariek saioei hasiera eman zieten, Debagoieneko txistulariekin eta Goikobalu, Iubilo Bilbao eta Arizmendi Ikastolako abesbatzekin batera.
Esperientzia kooperatiboa dantzatu eta kantatu daiteke ikuskizun dotorean
Zuzeneko aurreneko ikuskizunak Arrasate Musikaleko Orkestraren musikariak izan zituen protagonista eta haiekin batera hainbat kooperatibetako abeslariak, Goikobalu, Iubilo Bilbao eta Arizmendi Ikastolako abesbatzak aritu ziren. Guztiek erakutsi zuten "MONDRAGONeko esperientzia kooperatiboa dantzatu eta kantatu daitekeela" ikuskizun dotorean. Era berean, ekitaldian obrari letrak jarri dizkion Jon Sarasua eta beste zenbait kooperatibistak ere parte hartu zuten.
Hurrengo hitzorduak
Humanity at Music, Herriz Herri ikuskizuna beste zenbait herri eta hiriburutan ikusteko aukera izango da irailaren 14a bitartean. Besteak beste, dagoeneko prestatzen hasiak dira Aretxabaleta, Oñati, Tafalla eta Iruñeko zuzenekoak, eta litekeena da Bizkaia eta Gipuzkoako beste herriren batzuetan ere zuzeneko ikuskizunaz gozatzea.