Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
"Kooperatibismoak pertsona arduratsuak, kontzienteak eta enpresarekin konprometituak sustatzen ditu"
Nola aurkitu zenuen kooperatibismoa?
Kooperatibismoa, mugimendu eta filosofia gisa, gradua ikasten ari nintzenean ezagutu nuen. eMondragoneko lidergo ekintzailea eta berrikuntza (LEINN) graduko lehen promozioan ikasi nuen. Gero, mundu horretan sartzen hasi nintzen, aitarekin printzipioei, gobernantzari eta eraldaketari buruz izandako elkarrizketa luzeei esker, aita Mondragon kooperatibako kidea da-eta.
Zertan izan da funtsezkoa kooperatibismoa zure lan-ibilbidea eraikitzeko?
Graduaren hasieran, Tazebaez sortu genuen, gure kooperatiba. Beraz, nire lan-jardueraren zatirik handiena elkarlaneko kooperatiba batean izan da.
Proiektuko fundatzaileok eredu kooperatiboan sinesten dugu eta egunero kooperatibistak izatea aukeratzen dugu, pedagogia egiten dugu, parte hartzeko espazioak sustatzen ditugu… Gainera, mugimenduarekin nazioarteko mailan konprometitu gara, eta Europako kooperatibista gazteen sarea sortu genuen 2015ean, 15 herrialdeko pertsonekin eta 2017tik NAKeko gazteria-batzordeko kide izan gara.
Zein da kooperatibismoaren egoera mundu-mailan?
Mundu-mailan, kooperatibismoa bazterreko mugimendutzat jota dago, “alternatibazko saiakera on” gisa. Hala ere, Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren arabera, munduko 10 lanpostutik 1 kooperatiboa da. Munduko populazioaren % 12 guztira bilioi 1 kide dituzten 3 milioi kooperatibetako bateko kide da.
Gainera, askotan uste okerra den arren, jendeak pentsatzen du kooperatibak irabazteko asmorik gabeko enpresak direla edo ez direla jasangarriak. World Cooperative Monitor-en arabera, 300 enpresa kooperatibo eta mutual garrantzitsuenek 2,14 bilioi dolarreko negozio-bolumena dute.
Zeintzuk dira abantailak?
Niretzat, kooperatibismoaren abantailak “hautemateko errazak” direnetatik harago doaz. Jakina, orain, krisia dela-eta, frogatu egin da erresilienteagoak eta arduratsuagoak direla, eta enplegua mantentzeko gaitasun handiagoa dutela. Krisirik gabe ere frogatu ahal da eragile paregabeak direla aberastasuna banatzeko eta gizarte-berdintasuna sustatzeko.
Baina, gainera, kanpoko begiek gutxiago hautematen dituzten beste zenbait faktore ere badaude, hala nola pertsonen ahalduntzea (parte-hartzearen eta jabetasunaren bidez), arduraz jardutea, ezagutza eskuratu ahal izatea, eta pertsona horiek lan egiten duten enpresaren egunerokoan sartuta egotea, arduraz eta kontzienteki haien printzipioekin bat datozen erabakiak hartuz.
Talentua erakartzea datorren urteetarako erronka argia da, baina ez eredu kooperatiboarentzat bakarrik
Partekatutako jabetza eta partaidetza-kudeaketa bidezko sistemak pertsona arduratsuak, humanoak, kontzienteak sortzen ditu, enpresarekin konprometituak daudenak, enpresa gizarte-eraldaketarako tresna gisa ulertzen dute-eta. Uste dut askotan inor ez dela ezaugarri horiez ohartzen.
Nola txertatzen da gazteria eredu horretan?
Talentua erakartzea datorren urteetarako erronka argia da, baina ez eredu kooperatiboarentzat bakarrik. Belaunaldi arteko trantsizioa gori dagoen gaia da enpresetako eta gizarteko eztabaida-lekuetan. Eta kooperatibismoa ez da salbuespena.
Hala ere, ikerketa askok frogatu dute gazteak enpresa-mundura oso printzipio nabarmenekin hurbiltzen direla. Printzipio horiek gizarte- eta ingurumen-inpaktuekin, parte-hartzearekin eta ardura hartzearekin lotuta daude. Beraz, nire ustez, eredu kooperatiboak gauza izan behar du balio horiei lotuta duen potentziala transmititzeko, koherentea delako eta egunero horiekin lan egiten duelako.
Zer erronka ditu kooperatibismoak gazteak lan-munduan sartzea sustatzeko? Ez gara mugimendurik onena marketing-mailan, baina lan onak egin ditugu mugimenduaren barruan gazteek duten rola ulertzeko, adibidez Coops4Dev-en hau.
Hala ere, egia da, momentuz, badugula zer hobeturik, ez bakarrik talentuaren parte-hartzeari dagokionez, hori ongi doa-eta, baizik eta gazteen parte-hartzeari dagokionez lan-foruetan eta mugimenduaren erabakietan.
Ba al dago nahikoa babesik lan-modu hori eredu handiago bat bihurtzeko?
Horren erantzuna beti da ez, ziur. Beti egin daiteke gehiago. Beti defendatu eta babestu daiteke sektorea, horri gehiago lagundu, horren aldeko apustua egin, guztion ongiaren eredua delako formatu estrukturalean.
Gazteei dagokienez (hori da nire alorra NKAren kasuan), ez dago nahikoa babesik kooperatibismo gaztearentzat. Babes handia jaso dezaketen egiturak daude, forma positiboa dutelako, baina, momentuz, uste dut jendeak kooperatibismoari, eta batez ere gazteoi, ematen dion babesa asko hobetu daitekeela.
Kooperatibismoaren eta ekintzailetzaren inguruko hezkuntza babesteko funtsak sortuz, eta ekonomia soziala sektore gisa ulertu ordez, planetak bizirauteko eta gizartea hobetzeko beharrezkoa den tresnatzat joz. Kooperatibak negozioak eta enpresak dira eta, pribatuak diren arren, jabetza partekatua dute, eta, banaketa horren bidez, berez gizarteari itzultzean datzan eredu bat proposatzen dute. Horrek ardura sozial bihurtzen ditu, baina egunerokoan. Ez dugu ardura soziala egiten, ardura soziala gara. Jakina, alor honetako gazteria-programei babesa ematea beti da ongi etorria.
Eta, emakumeei dagokienez, zein da horien presentzia- eta ikusgaitasun-maila kooperatibismoan?
Kolektibo guztietan bezalaxe, bide luzea dugu aurretik. Kooperatiben kasuan, bide horrek pertsona guztien ardura izan behar du, gure erakundeetako kide garenez, aktibista izan behar dugu-eta.
Azken urteotan aurrerapausoak izan dira emakumeok zuzendaritza-postuetan dugun presentziaren arloan, mugimendu kooperatiboaren nazioarteko egituran, lanean… baina bide luzea dugu aurretik. Guk ere egin behar diogu aurre erronka horri.
Hurrengo 10 urteetarako asmoak…
Egiten ari garen lana bistaratzea. Komunikatzeko gai izatea, hainbat sektoretan gertatzen ari den gizarte-eraldaketa hauteman eta ulertzeko, bai eta horrek mugimendu eta nortasun kolektiboari nola eragingo dion ere. Proaktiboak ere izan behar dugu, eta ez erreaktiboak, ereduaren etengabeko eraldaketari dagokionez.
Fiare bancaetica argitaratutako elkarrizketa.