Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
'Kooperatibismoa, estrategia eta digitalizazioa' aztergai Mondragon Unibertsitateak antolatutako Webinar saioan
Bihar, apirilak 28, arratsaldeko seietatik aurrera, webinar interesgarria antolatu du Mondragon Unibertsitateak. Julen Iturbe-Ormaetxe (artisau kontsultorea), Jesus Fernandez del Carmen (Fagor Ederlan) eta Nagore Ipiña (Mondragon Unibertsitatea) adituek parte-hartuko dute saio irekian.

Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterrak bultzatutako jardueren artean, Mondragon Unibertsitateak webinarra eskainiko du: 'Kooperatibismoa, estrategia eta digitalizazioa: gizarte-ekonomiaren eraldaketa digital arduratsurantz'. Ekitaldia 18:00etan hasiko da, gazteleraz eskainiko da eta ordubeteko iraupena izango du.
Hiru aditu izango dira webinarraren protagonista nagusiak:
- Julen Iturbe-Ormaetxe, Artisau Kontsultorea, PhD Enpresagintza.
- Jesus Fernandez del Carmen, Fagor Ederlan S. Coop. kooperatiba-sozietateko Garapen Korporatiboko eta Eraldaketa Digitaleko zuzendaria.
- Nagore Ipiña, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.
- Moderatzailea: Leire Uriarte, masterraren koordinatzailea.
Ekitaldi irekia izango da, baina interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute webgune honetan: izen-ematea Kooperatibismoa, estrategia eta digitalizazioa webinarra.