Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Kooperatibismoa elikatzen jarraitzeko beste bide bat
Maiatzaren 26an, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko kideek bilera egin zuten Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteko kideekin. Eskoriatzako campusean egindako batzarrak bi helburu zituen; batetik, LANKI eta Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteko harremanari segida ematea eta, bestetik, baliatzea urteroko hitzordu hori partekatzeko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak esku artean duen Pertsona erantzulea enpresa kooperatiboan proiektuaren nondik norakoak.
‘Pertsona erantzulea enpresa kooperatiboan’ proiektua
Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako proiektu honen helburu nagusia da kooperatibetan erantzunkidetasunaren kultura indartzea; horretarako, oinarri moduan hartu dute LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak 2021eko deialdian landutako proiektua. Lehen urrats hartan, gobernantza kooperatiborako marko berrituaren definizioa eta inplementazio bideen markoa osatu zuten. Marko horrek honako ardatzak ditu: organoen rola, funtzionamendua eta elkarren arteko harremanak. Pertsona bazkidearen dimentsioa, ordea, zeharka baino ez zen aztertzen orduan.
Oraingo proiektuan, ordea, kooperatiben kolektiboan erantzukidetasunean oinarrituriko kultura hedatua lortu ahal izateko oinarriak identifikatu dituzte
Oraingo proiektuan, ordea, kooperatiben kolektiboan erantzukidetasunean oinarrituriko kultura hedatua lortu ahal izateko oinarriak identifikatu dituzte. Bide horretan, hainbat lan egin dituzte, esaterako, identifikatu dituzte paradigma kooperatiboaren argitan pertsonen erantzukizunaren helduleku teorikoak, arakatu dituzte erantzukizuna oinarri duten ikerketak, identifikatu dituzte pertsonen erantzukizunaren oinarriak, zirriborratu dituzte erantzukidetasunaren kultura hedatua lortzeko sei erakunde-faktore eta, azkenik, egindakoa balioetsi dute kooperatibetako ordezkaritza zabal batekin egindako kokreazio mintegietan.
Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteko kideekin egindako bileran partekatu dituzte proiektuaren azpi helburuak, hala nola pertsonen erantzukizunaren identifikazioa eta kooperatibetan pertsonen erantzukizuna sustatzen duten erakunde-faktoreen ezaugarritzea.
Pertsona erantzulea enpresa kooperatiboan proiektuan, LANKIko ikertzaileak elkarlanean ari dira Mondragoneko Gestio Soziala sailarekin. Proiektu hau da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2022-2023 ikasturteko esleipenean lortutako zazpi proiektuetariko bat.
Arizmendiarrietaren Legunen Elkartea
2007an sortutako Arizmendiarrietaren Legunen Elkarteko misioa da bizirik mantentzea Arizmendiarrietaren figura, haren biografia pertsonala, eta inspirazio iturri izan zituen balio humanistak, berak hasitako Esperientziaren aberastasuna, ideario soziala eta egin zituen ekarpen praktikoak bultzatuz eta babestuz. Arizmendiarrietaren idearioaren eta obraren gaineko gogoeta eta egokitzapena sustatzea, etengabe eguneratzeko eta garatzeko. Formula sozio-enpresarial berriei buruzko hausnarketa laguntzea, Arizmendiarrietaren ideia eta balioetan oinarrituta. Elementu integratzaile bat eratzea Esperientziaren eta garapen kooperatiboaren inguruan interesa duten pertsonentzat eta, gainera, kooperatiben jarduera esparruak zabaltzea bultzatzea, herritarrengana hurbilduz, izaera kooperatiboko jarduera berrien bitartez.