Irakurriena
- 1. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen ostiralean, Kursaalen
- 2. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 3. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
- 4. LagunAroren etorkizuneko erronkak aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken zenbakian
- 5. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 6. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
Kooperatibetako bazkide berrientzat ikastaroa sortu du Lanki ikertegiak
MONDRAGONeko kooperatibetako bazkide berriei zuzendutako ikastaroa sortu du Mondragon Unibertsitateko Lanki Kooperatibismoaren Ikertegiak: "Murgiltzen: Harrera Plan Kooperatiboa".
Kooperatibetako bazkide berriei zuzendutako ikastaro berria sortu du Mondragon Unibertsitateko Lanki Kooperatibismoaren Ikertegiak: "Murgiltzen: Harrera Plan Kooperatiboa".
Martxotik uztailera bitartean Fagor Taldeko kooperatibetako bazkide berriekin egin da proba pilotua, eta irailetik aurrera modu zabalean eskaini ahalko da MONDRAGON Korporazioko gainerako kooperatibetan.
Aurrez aurreko saioak Otaloran
Egun bakarreko harrera planak egitetik harago, bazkide berrien harrera hainbat astetan lantzen da Harrera Plan Kooperatiboan. Planak eskaintzen du prozesu aktiboa eta askotarikoa, bidelaguntza eta jarraipena, eta bazkideen prozesu autonomoaren bateragarriak diren aurrez-aurreko saioak.