Kooperatiben Nazioarteko Eguna 2021: "Elkarrekin hobeto berreraiki"
“Azken urtean ikusi ahal izan dugu kooperatiba-ereduaren lehentasun nagusiak pertsonen ongizatea eta planetaren errespetua izan direla, eta horrek indartu egiten ditu oinarri dituen printzipioak. Elkarrekin hobeto berreraiki ahal izango dugu, eta sinetsita nago hainbat istorioren lekuko izango garela, zeinetan mugimendu kooperatiboak komunitateei laguntzen baitie pandemiaren ondoren indartsuagoak izaten», adierazi zuen Bruno Roelants Nazioarteko Aliantza Kooperatiboko (ACI) zuzendari nagusiak.
Mundu osoan mila milioi kooperatibista baino gehiago daudela kalkulatzen da, hezkuntza, etxebizitza, gizarte-zerbitzuak eta merkataritza, finantzak edo produkzioa bezalako esparruetan.
Kooperatiben Eguna aukera egokia izatea espero da kooperatibek pertsonetan oinarritutako enpresa- edo gizarte-ereduak nola ezartzen dituzten ikusteko, autolaguntzako eta elkartasuneko kooperatiba-balioetan eta gizarte-erantzukizuneko eta komunitate-sentimenduko balio etikoetan oinarrituta, eta, hala, desberdintasunak murriztea, oparotasun komuna sortzea eta Covid-19ak eragiten ari den berehalako hondamendiei erantzutea lortzen da.