Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak (Kooperatiben Kontseilua) eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak (Konfekoop) indarrak batu dituzte aurten ere Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko, martxoaren 8an Gasteizen ospatu den ekitaldi batekin.
Berdintasunaren aitzindariei omenaldia
Aurtengo edizioan, kooperatibismoaren eta feminismoaren historian lagundu duten emakume aitzindariei omenaldia egin zaie. XX. mendearen hasieratik gaur egunera arte, ehunka emakumek parte hartu dute euskal kooperatibismoan, eta Euskadi bidezkoagoa egiteko lana eta ahalegina egin dute. Emakume horien guztien ordezkari gisa, hamarkada bakoitzeko aitzindariak aitortu dira, hiru une historikotan: 1910etik 1969ra, 1970etik 1999ra eta 2000tik 2023ra. Bertan izan dira, besteak beste, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Fagor Arrasate, Laboral Kutxa, LKS eta Lana kooperatibak ordezkatzen dituzten hainbat emakume aitzindari.
Ekitaldian erakundeetako ordezkari ugari ere izan dira: Idoia Mendia lehendakariordea, Nerea Melgosa Berdintasun sailburua, Ana López de Uralde Gasteizko Udaleko Berdintasun zinegotzia eta Jone Berriozabal Arabako Foru Aldundiko Berdintasun diputatua, besteak beste.