Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Kooperatiben Kontseiluak enpresa kooperatiboari buruzko ikastaroa antolatu du Uda Ikastaroak-UIKen barruan

Euskal kooperatibismoa nazioartean erreferentziazko enpresa egiteko eredua da. Euskal kooperatibismoaren historian barrena ibilaldi bat egiten hasiko da ikastaroa, mugarri garrantzitsuenak azpimarratuz, eta erreferentziazko sektoreak eta Euskadiko ekosistema kooperatiboa ezagutuz.
Gure lurraldean erabat errotuta dagoen enpresa-eredua da, askotan gazteek ezagutzen ez dutena, nahiz eta balio jakin batzuekin ezin hobeto identifikatzen diren.
Jardunaldiaren amaieran, euskal kooperatibismoak gaur egun dituen erronkak ezagutzeko aukera izango da.
Ikastaroaren helburuak
- Euskal kooperatiben mugimendua xehetasunez ezagutzea.
- Baloreak eta printzipioak dituen enpresa-eredua ezagutzea.
- Euskadiko kooperatiben sektoreak ezagutzea.
- Enpresa kooperatiboak enpresa egiteko beste modu bat.
Bea Balerdi Ozaeta Kooperatiben Kontseiluaren idazkari teknikoa izango da ikastaroaren zuzendaria eta ondoko hizlari hauek hartuko dute parte: Marta Enciso Santolcides, Rosa Lavín, Leire Mugerza Garate, Patxi Olaberria Furundarena eta Igor Ortega Sunsundegui.
Informazio gehiago eta matrikulazioak UIKen webgunean: La empresa cooperativa ikastaroa.