Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Aurkitu zure burua Mundukideko lasterketan

Kooperatiben arteko lasterketak marka guztiak hautsi ditu bederatzigarren edizioan. Eguraldia lagun, kooperatiba ezberdinetako ordezkaritza zabala gerturatu zen Urkuluko urtegira igande goizean. Guztira 22 kooperatiba egon ziren ordezkatuta, 47 talde kategoria ezberdinetan eta oinezkoen ibilaldian eta haurren lasterketan inoizko parte-hartzerik handiena. Danak batuta, 330 lagun baino gehiago batu ziren elkartasunaren lasterketa-festa izugarrira. Irabazle nagusia solidaritatea izan zen, eta aurtengoan be eskertu behar Athlon, Ikerlan eta Fagor Elektronika kooperatibetako boluntarioek egindako lana.
Kategoria ezberdinetan honako hauek izan ziren azkarrenak Urkuluko urtegiko lasterketan.
Emakumezkoen kategorian Ikerlan-eko hirukoa izan zen nagusi, Copreciko lasterkarien eta Orbeakoen aurretik.
Gizonezkoetan RPK izan zen garaile, ATHLON eta Fagor Elektronikaren aurretik.
Talde mistoetan Ikerlanek irabazi zuen, Fagor Elektronikaren eta Fagor Ederlanen aurretik.