Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Kooperatiben arteko bigarren lasterketa solidarioa uztailaren 3an jokatuko da
Antolatzaileen erronka da iazko parte-hartzaileen kopurua bikoiztea eta elkartasun ekintzari oihartzun handiagoa ematea. Edozelan ere, Mundukidek antolatutako ekintzak hiru oinarrizko helburu izango ditu:
- Pobretuak izaten ari diren herrialdeetan bizi duten gosete eta pobreziaren aurka gaudela aldarrikatzea.
- Pertsona behartsuenen eskura aukera sozioekonomiko egokiak sortzen laguntzea.
- Talde lana, kooperatibagintzako identitate gisa goraipatzea.
Izen-ematea ekainaren 20a baino lehen
Parte hartzeko izen-ematea kooperatiba eta kooperatibez osatutako organoak dituzten entitateei dago irekia, eta 3 pertsonako taldeak apuntatu ahal izango dira. Izenematea mundukideren webgunean https://www.mundukide.org/eu edo 943772010 telefonoan egin ahal izango da. Era berean, talde bakoitzak 30 euro ordaindu beharko ditu, 10 euro pertsonako. Gainera, korrikalari bakoitzak kooperatibako langilea dela frogatzeko giza baliabide departamenduko eskutitz/ziurtagiri bat aurkeztu beharko du.
Hiru kategoria izango dira, emakumezkoena, gizonezkoena eta talde mistoena, eta kategoria guztietako irabazleek izango dituzte sariak. Batu taupadara eta parte-hartu lasterketa solidarioan.
Lehenengo edizioan protagonista izan ziren zenbait lagunen testigantzak jaso ditugu.
Ganix Lasa Erle (Mondragon Unibertsitatea): “Lasterketa eguneko festa giroa nabarmenduko nuke”
- Zer nabarmenduko zenuke lasterketatik? Lasterketa egunean bizi izan zen festa giroa nabarmenduko nuke. Polita izan zen kooperatiba ezberdinetako jendea Urkulun batzea eta egun batez bada ere, adin eta jatorri ezberdinetako kooperatibistak Mundukidek proposatutako helburu eta lanari babesa adieraztea. Uste dut baliagarria dela, alde batetik, Mundukideren lana ezagutarazteko eta beste alde batetik, kooperatiba osatzen dugun kideon partetik lana txalotu eta babesteko.
- Bat egiten duzu Mundukideren filosofiarekin? Zergatik? Txalotzekoa da Mundukidek burutzen duen lana, kooperatiba mugimendua eta honen baloreak lurralde ezberdinetan zabaldu eta landuz. Honelako fundazioa eta antzeko erakundeen lana, tamalez beharrezkoa da. Nahiz eta, aportazio eta pausu erlatiboki txikiak eman, testuinguru zehatzetan aurrerapausuak oso handiak izatera iritsi daitezkeelako.
Izaskun Uribesalgo Jauregi (Athlon): “Mundukideren helburuekin bat egiten dut”
Zer azpimarratuko zenuke iazko esperientziatik? Enpresa bateko kide izatearen sentimendua eta horrelako ekitaldietan sortzen den adiskidetasun giro pozgarria.
Zergatik erabaki zenuen lasterketan parte hartzea? Athlon Koop. Elkartea, Osasun eta kirol munduko zerbitzu enpresa kooperatiba izanik tokatzen zitzaigun bertan egotea bai edo bai.
Bat egiten duzu Mundukideren filosofiarekin? Zergatik? Nahiz eta Mondragon taldeko kide zuzen ez izan oso gertu sentitzen dut Mundukide, kooperatiba batean lan egiten dudalako, bezero, hornitzaile eta lagun asko taldekoak ditudalako eta noski Mundukiren helburuarekin bat egiten dudalako: Arrasateko Esperientzia Kooperatiboak garatu duena beste batzuei erakustea, lankidetzako proiektuetan jardutea, lankidetza proiektuak bultzatzea, elkarlanean aritzea..... elkarrekin pertsonalki eta profesionalki garatzea alegia.
Jose Urrutia Beristain (Laboral Kutxa): “Lasterketako ibilbidea sekulakoa da”.
Zer nabarmenduko zenuke lasterketatik? Alde batetik, sortzen den giroa, lasterketa hasi baino lehen eta amaitu ostean, beste aldetik, lekua, itzela korrika egiteko. Lasterketako ibilbidea sekulakoa da.
Gomendatuko zenuke lasterketan parte hartzea? Zergatik? Noski baietz! Beste larteketekin alderatuta taldeka izatea, askoz dibertigarria egiten duelako. Eta gainera Mundukideri laguntzeko da!
Bat egiten duzu Mundukideren filosofiarekin? Zergatik? Esperientzia kooperatiboan oinarritutako proiektu bat delako. Garapen txikiagoko herrialdetan formazioa eta garapena bultzatzen dituena lanaren bitartez. Batu taupadara!