Kooperatiben %40k badu bere berdintasun plana

MONDRAGONek gida praktiko eguneratu bat egiteko proposamena egin die kooperatibei, legedi berriaren eskakizunei lotutako alderdiak jasotzeko.
Card image cap
2022/03/08

MONDRAGONek landa-lana egin du kooperatiben artean, genero-berdintasuneko planekiko abiapuntuko egoera zein den ezagutzeko eta genero-berdintasuneko planak sustatzeko. Kontzientzia handiagoa sortzea eta emakume eta gizonen arteko berdintasunean aurrerapena sustatzeko kooperatibei baliabideak eta bitartekoak eskura jartzea izan du helburu MONDRAGONek. Une honetan kooperatiben ia % 40k badu bere berdintasunerako plana, eta ziur aski ehuneko hori epe laburrean handitu egingo da, batetik, barne-borondatea eta MONDRAGONeko Kongresuak bere 2021-2024rako Politika Sozioenpresarialean zehaztutako jarraibidea tarteko eta, bestetik, legediak enpresa kopuru jakin bati bere tamainagatik exijitu egiten diolako.

Lan-ildoak
MONDRAGONek 901 eta 902 Errege Dekretuetako eskakizunei lotutako tresnak dituzten enpresa kooperatiboen alderdi propio eta berezi komunak bilduko dituen gida praktiko baten proposamena egin du. Emakume eta gizonen berdintasunerako diagnostikoa egiteko prozedura partekatua ezartzea da asmoa; Berdintasunerako Plan bakoitzaren garapenari lotutako helburu, ekintza eta adierazleekin osatutako katalogo bat lantzea; partekatutako ikaskuntza eta fokua gai zehatz batzuen bueltan zehaztea; eta planen inplementazioa errazteko bitarteko multzo bat garatzea (kalkulurako bitartekoak, adierazleak, txosten eta diagnostiko ereduak…).

MONDRAGONek eredu ebolutibo bat ere sortu du, Berdintasunerako Plan bakoitzaren garapenaren araberako orientabideekin eta kooperatiba bakoitzaren garapen faseari egokitutako ekintzekin osatutako portfolioarekin. Kooperatibentzako genero Berdintasunari lotutako helburuen etengabeko hobekuntzarako erreferente bilakatzeko borondatea du eredu honek.  

MONDRAGONek eredu ebolutibo bat ere sortu du, Berdintasunerako Plan bakoitzaren garapenaren araberako orientabideekin eta kooperatiba bakoitzaren garapen faseari egokitutako ekintzekin.

Emakumeen presentzia kooperatibetan

49085022416_75abb399f0_o.jpg

Europa mailako emakumeen enpresako batez besteko presentzia %46koa da, Espainiaren oso antzekoa (%45). EAEn %48koa da eta MONDRAGONen, berriz, %54koa. Aldiz, zuzendaritza organoetako emakumeen presentziaren argazkia ezberdina da, %34koa Europa eta Espainiako kasuetan, eta %24 eta %28koa, hurrenez hurren, EAE eta MONDRAGONen kasuetan.

MONDRAGONeko kooperatibei dagokienez, organo sozialetan –kontseilu sozialetan nahiz errektore kontseiluetan- emakumeen presentzia %32koa da, eta %28koa zuzendaritza kontseiluei dagokienez. Lehendakaritza karguei dagokienez, kontseilu sozialetako %15 inguru eta errektore kontseiluetako %25ekoa da emakumeen presentzia; kooperatibako zuzendaritza kontseiluko zuzendariak, berriz, %20 dira. 

MONDRAGON M8rekin

Berdintasuna garatzeko historikoki berariaz landu diren espazioak dira kooperatibak. Emakumeak lan munduan txertatzeko helburuarekin kooperatibak sortu zirenetik gaur arte, gizartearen eskakizun bat izan da eta izaten jarraitzen du genero berdintasunak eta kooperatibek oraindik ere zeregin nabarmena dute balio horren aurrean.

Euskadiko Kooperatiben Konfederazio KONFEKOOP-ek eta Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenak (CSCE-EKGK) gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunean, Umezaintza zentroari (Arizmendi Ikastola), Udapa kooperatibari eta Arantza Laskuraini aitortza berezia egingo diote “aukera berdintasunari eta Euskadiko emakumeen ahalduntzeari kooperatibagintzatik egindako ekarpenagatik”. Lerro hauen bitartez, beraz, MONDRAGONeko Idazkaritza Nagusiko zuzendari izan zen Arantza Laskuraini gure zorionak eman nahi dizkiogu aitortza honengatik. Ekitaldia Gasteizko Villa Suso Jauregian egingo da, “Kooperatiba gehiago, berdintasun gehiago” lelopean. KONFEKOOPeko lehendakari Rosa Lavinek eta Euskadiko Kooperatibetako Kontseilu Goreneko idazkari nagusi Belen Balerdik gaurko egunak “enpresa kooperatiboa historikoki desberdintasunak gutxitzeko balio izan duen eredu sozio-enpresarial gisara  aldarrikatzeko eta bisualizatzeko balio izatea” nahiko lukete, “enpresa kooperatiboetan pertsona guztiek berdin balio dutelako”.

#Meandyoutoo

Autoebaluaziorako ekimen digital bat da eta edozein motako enpresako edozein langile, modu anonimoan, lan eremuan genero diskriminazioari edo sexu jazarpenari dagokionez ebaluatzeko eta bakoitzaren perfila zein den zehazteko aukera eskaintzen du. Webapp hau hainbat herrialdetan dago funtzionamenduan eta lan eremuko diskriminazioaz kontzientzia hartzeko eta norbanakoen eta erakundeen jardunak transformatzeko balio du. Autoebaluazioa egin nahi izanez gero, web honen bitartez egin dezakezu.