Kooperatibek bat egin dute UD@ proiektuarekin

Datorren ekainaren 5ean, 6an eta 7an Donostian izango diren kirol jardunaldiak aurkeztu dituzte. Ekimenak, ikasleak eta droga kontsumoen ondorioz gaixotasun mentala duten pertsonak elkartuko ditu.
Card image cap
2019/05/15

Gazteengan drogomenpekotasunak dituen ondorioetaz sentsibilizatuta, UDA Aretxabaletako kirol elkarteak hitzarmena sinatu zuen 2017an San Juan de Dios ospitalarekin. 

Ordutik, hainbat ekintza egin dituzte elkarrekin eta bidean beste eragile batzuk ere gehitu dira ekimenera: Aretxabaleta eta Eskoriatzako ikastetxeak, bi herrietako udalak, guraso elkarteak, Mondragon Unibertsitatea eta baita inguruko enpresak, besteak beste Mondragon Assembly, Copreci, Ausolan eta Fagor Taldea.

Kirola aintzat hartuta, droga kontsumoen ondorioz gaixotasun mentalak dituzten pertsonak eta gazteak elkartzen ditu ekimen honek. Horrela, kirolean jokatzeaz haratago, lan taldeetan sustantzien kontsumoaren inguruan hausnartzea izango da helburua.

Kirol jardunaldiak eta hitzaldiak

Eragile ezberdinekin elkarrekin aurkeztu zituzten atzo maiatzak 14, Donostian izango diren ekintzak.

Inklusioa-UDA proiektua

Egitarauak bi ekintza mota ezberdin izango ditu. Alde batekin kirol jardunaldiak, Donostiako Bentaberri kiroldegian egingo direnak. Eta bestetik, adituen hitzaldiak, Donostiako Arkitektura fakultatean.

1. Ekainaren 5ean eta 6an kirol jardunaldiak

Kurtzebarri ikastetxe eta Arizmendi Ikastolako DBHko 4. mailako neska mutikoek hartuko dute parte, San Juan de Dios ospitaleko pazienteekin batera. Helburua, gaixotasun mentala duten pazienteen bitartez drogen kontsumoak dakarren ondorioetaz hausnartu eta kirola eta bizitza aktiboa sustatzea da.

Kirol ezberdinetako topaketak egingo dira: areto futbola, petanka, saskibaloia eta boleibola.

 2. Ekainaren 7an hitzaldi irekiak

Hitzaldien xedea: gazteen arteko substantzien kontsumoa komunitatearen ikuspegitik prebenitzeko gako berriak.

Hitzaldiak:

  • “Heziketa prebentziorako tresna” Hizlaria: Patricia Ros. Psikologo klinikoa da, Bartzelonako unibertsitatetik. Urte asko darama prebentzio alorrean lanean eta hainbat hitzaldi eta mintegi zuzendu ditu gaiarekin lotuta.
    Ordutegia: 9:30 – 11:30

       Hizkuntza: gazteleraz.

“Sustantzien kontsumoa eta ondoriozko patologia”. Hizlaria: Marta Torrens. Bartzelonako Hospital del Mar-en adikzio ezberdinen inguruko ikerketa taldeko kidea da.