Kooperatibek 857 birkokapen lortu dituzte lau hilabetean

Birkokapenen erritmoak berretsi egiten du kooperatibek enpleguarekin duten konpromisoa irmoa. Birkokapen gehienak Industria eta Banaketa arloetan gauzatu dira, eta tartean 55 kooperatiba inplikatu dira. Hiru jarduera ildo ari dira biziki lantzen: beste kooperatiba batzuetan birkokatzea, aurretiko erretiroak eta prestakuntza plana, enplegagarritasuna errazteko.
2014/03/26
Bazkideen kolektiboak bere kualifikazio profesionalean eta laneratzeko bidean aurrera jarraitu ahal izan dezan, Prestakuntza Plan bat diseinatze ari da

Magnitude horiek elkartasunaren isla zuzena dira eta, bereziki, kooperatiba hartzaileek egiten duten ahalegina erakusten dute, iraganean bezala, benetako protagonistak baitira enplegurako benetako irtenbideak sortzeko. Birkokapen gehienak Industria eta Banaketa arloetan gauzatu dira, eta ondoren Finantzen arloan, eta tartean 55 kooperatiba inplikatu dira.

Gainera, bazkideen kolektiboak bere kualifikazio profesionalean eta laneratzeko bidean aurrera jarraitu ahal izan dezan, Prestakuntza Plan bat diseinatze ari da, kanpoan geratu diren bazkideei zuzenduta.

Lehentasuna: enplegua

Kooperatiben lehentasunezko jarduera ildoa soberan dauden enpleguetarako irtenbideak bilatzea da, eta, horretarako, hiru jarduera ildo lantzen ari dira: birkokapenak, aurretiko erretiroak eta Prestakuntza Programa, eragindako kolektiboaren enplegagarritasuna bultzatzeko.

Neurriak hartzeko azkartasunak aukera eman du, urriaz geroztik otsaila amaitu bitartean, birkokapenen kopurua 857ra iristeko –horietatik %59 gizonezkoak eta %41 emakumezkoak-. Kanpoan zeuden bazkideak hartu dituzten kooperatiben kopurua 55era iritsi da, eta horrek agerian uzten du den-denek enpleguari irtenbideak emateko duten konpromisoa. Gainera, orain arte egindako birkokapenak aldi baterako langileen kontratuak portzentaje handi batean mantenduz egin dira (%50era ere iristen da).

Kanpoan zeuden bazkideak hartu dituzten kooperatiben kopurua 55era iritsi da, eta horrek agerian uzten du den-denek enpleguari irtenbideak emateko duten konpromisoa

Halaber, langabezian dagoen kolektiboarentzat konponbidea bultzatzearen ikuspegitik, gaineratu behar da epe laburrera beste 200 birkokapen aurreikusita daudela, aurretiko erretiroen bidetik.

Lanik gabeko bazkideentzako prestakuntza

Beste eragile instituzional batzuekin lankidetzan, buru-belarri ari dira lanean Prestakuntza Plan bat osatzeko soberan geratu diren bazkideentzat, helburu bikoitzarekin: profil profesionalak eskariari egokituz birkokapenak bultzatzea, eta kualifikazio profesionala handitzea, titulu ofizialen bitartez.

Aurreikusten da 200 pertsona inguruk parte hartu ahal izango dutela proposatuko diren prestakuntza jardueretan, eta, horrenbestez, birkokapena finkatzea eta bazkideen enplegagarritasun maila handitzea espero da.

Kooperatibek berretsi egin dute eredu kooperatiboan duen erabateko konfiantza, izan ere, berezkotzat dituen elkartasun, parte hartze eta lankidetza balioak elementu bereizgarriak dira langabeen kolektiboarentzako irtenbide partekatuak eraginkortasunez eta berehala bilatu ahal izateko.