Ekipo elektro-medikoak
Ingeniaritza eta arkitektura
Kooperatibisten babes soziala
Irtenbide profesionalak.
Makina erreminta
Etxetresna elektrikoetarako osagaiak
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa
Egosketa elektrikorako irtenbideak
Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Makina erreminta eta fabrikazio teknologien zentro teknologikoa
Konformatu eta mihiztadurako I+G zentroa
Muntaketa automatikoaren sistemak
Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
Kooperatibak, Bikain

Atzo Kursaalen egin zen Bikain sariak emateko ekitaldia, eta guztira 37 erakundek jaso zuten Euskararen Bikain Kalitate Ziurtagiria. Horietatik 16 MONDRAGONeko erakundeak izan ziren: 11 kooperatibak goi-mailako ziurtagiria jaso zuten, 4 kooperatibak erdi-mailakoa, eta beste batek oinarrizkoa. Bikain ziurtagiria Eusko Jaurlaritzak eta Euskalitek kudeatzen dute, eta erakunde publiko eta pribatuei zuzenduta dago. Atzokoa 2024ko bigarren edizioa izan zen.
MONDRAGONen euskal kooperatibetako langileen %80k baino gehiagok euskara plan edo dinamikak dituzten languneetan dihardute
Saria jasotzera iristeko bidean, prozesu interesgarria bizi izan dute erakundeek: euskara batzordeen eta euskara planeko lantaldeen bidez, barne analisia egin eta hobekuntzak planifikatu eta exekutatu dituzte, eta organoekin lankidetzan, ebaluaziorako prestatu dira. Ondoren, Bikain ebaluatzaile klubak antolatutako ebaluazioa jaso dute, eta txostena jaso, emaitzarekin, indarguneak eta hobetzekoak azpimarratuta.
Atzoko ekitaldiarekin, erakundeek euskararen kudeaketan eta garapenean eman dituzten aurrerapausoak aitortu dira. Eta MONDRAGONeko kooperatibek erakutsi dute aitzindariak direla arlo sozioekonomikoan euskara normalizatzeko prozesuan.
MONDRAGONeko 34 kooperatibak dute Bikain ziurtagiria: 21ek goi-mailakoa, 12k erdi-mailakoa eta 1ek oinarrizkoa

Bikain ziurtagiridun kooperatibak
- Osatu S. Coop. (Bexen Cardio)
- Krean S. Coop.
- LagunAro Servicios, S. Coop. (Arrasateko egoitza)
- LKS S. Coop.
- Soraluce S. Coop.
- Copreci S. Coop.
- Danobat Group S. Coop.
- Danobat S. Coop.
- Eika S. Coop.
- Fagor Arrasate S. Coop.
- Fagor Automation S. Coop.
- Fagor Electrónica S. Coop.
- Ideko S. Coop.
- Koniker S. Coop.
- Mondragon Assembly S. Coop.
- Mondragon Corporación Cooperativa S. Coop.
Ekipo elektro-medikoak
Ingeniaritza eta arkitektura
Kooperatibisten babes soziala
Irtenbide profesionalak.
Makina erreminta
Etxetresna elektrikoetarako osagaiak
MONDRAGON taldeko makina-erreminta dibisioa
Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa
Egosketa elektrikorako irtenbideak
Prentsa eta estanpazio sistemen diseinu eta ekoizpena, laminatzea, prozesatzea, metalen mozketa eta txapazko piezen soluzioak.
Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola
Erdieroaleak eta TB analogikoa eta digitala hartzeko sistemak
Makina erreminta eta fabrikazio teknologien zentro teknologikoa
Konformatu eta mihiztadurako I+G zentroa
Muntaketa automatikoaren sistemak