Hausnarketa kooperatiboa egiten ari dira Lankiren aditu-tituluan

Joan den ostiralean, azaroak 8, hasi zen Aretxabaletako Otaloran Lankik antolatutako Kooperatibagintzan Aditu-titulua. Aurten 6. edizioa du graduondoak eta 19 ikasle ari dira parte hartzen, guztiak ere kooperatibetako kideak. Kooperatibagintzaz eta etorkizunaz hausnarketa egingo dute datozen hilabeteetan.
2013/11/12

Ainara Udaondo Lankiko zuzendariarekin eta graduondoan parte hartzen ari den Gaizka Aranegi Fagor Arrasateko bazkidearekin izan gara berbetan.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa