Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
`Kooperatibagintzan Topaketa´ ekainean, mugimendu kooperatiboaren erronken inguruko gogoetak elkarbanatzeko
Pasa den urteko ekainean antolatu zuen LANKI Ikertegiak lehenengoz `Kooperatibagintzan Topaketa´. Orduko parte-hartzeak eta izandako harrerak aurtengoan berriz ere antolatzera eta formatua zabaltzera animatu ditu. Aurtengoan, egun guztiko egitaraua proposatu dute datorren ekainaren 20rako.
Tarte batez elkartu, eta Arrasateko kooperatibagintzak dituen erronkez eta dilemez gogoeta egitea da asmoa eta aldi berean, gogoeta horiek elkarbanatzeko bidea ireki nahi dute. Helburu hori lortzeko, hainbat jarduera antolatu dituzte ekainaren 20ko goizerako nahiz arratsalderako. Ekitaldi irekia izango da Mondragon Taldeko kooperatibetako eragilerentzat.
- `Kooperatibagintzaren erronkak: etorkizunerako irakaspenak´ Lanki Ikertegiko Ikerketaren ondorioak Igor Ortegaren eskutik.
- Talde dinamika: Arrasateko kooperatibagintzaren erronken inguruko talde eztabaida eta hausnarketa
- Kanpoko begirada inspiratzaile bat: Ignacio Ramonet kazetariak aldaketa sozialen eta kooperatibismoaren inguruko hitzaldia eskainiko du.