Kooperatibagintzan Aditu Tituluaren proiektuak aurkeztu dituzte

Kooperatibagintzan Aditu Titulua 2008.urtean abiatu zen. Ordutik, 9 edizio egin dira eta, une honetan hamargarrena egiten ari dira. Urte horietan guztietan, 180 pertsona baino gehiagok jaso dute kooperatibagintza arloko formazioa.
2017/11/23

Ostiralean aurkeztu ziren Kooperatibagintzan Aditu Tituluaren bederatzigarren edizioko proiektuak. 2016-2017 ikasturteko ikasleek eginiko proiektuak Otalorako gela ezberdinetan aurkeztu ziren. Proiektuetako gehienak arlo sozialekoak izan dira; eraldaketa soziala, gobernantza eta parte-hartzea, kultura kooperatiboa eta proiektu kolaboratiboen arlokoak hain justu ere.

Proiektuak eraldaketa soziala, gobernantza eta parte-hartzea, kultura kooperatiboa eta proiektu kolaboratiboen arlokoak izan dira

184 ikasle hamar urtean

Partaideen kooperatibaren Proiektu Sozio-Enpresariala indartzen lagundu nahi du formazio honek, dimentsio kooperatibo edo sozialaren garapenean begirara jarriz. Horretarako, ikasleari lan tresnak eta estrategiak eskaini nahi dizkio aditu titulu honek. Hamar urteko ibilbidean guztira 184 pertsona formatu dira eta MONDRAGON Korporazioko 30 kooperatibak izan dute ordezkaritza.

Aditu Titulua dago zuzendua kooperatibako organo sozial eta exekutiboetako kideei. Baita proiektu kooperatiboa bultzatzeko potentziala eta sentsibilitatea duten pertsonei eta bere burua kooperatibismoan janzteko gogoa duten orori.

Aditu Tituluaren proiektuen aurkezpena  

Asier eta Mikel, Fagor Automationekoak, 'Gure gune' proiektuaren aurkezpenean.

Kurtso amaierako proiektu aurkezpena

Ostiralean Kurtso Amaierako Proiektuak aurkeztu ziren Otaloran. Proiektu bakoitza garatu eta aurkeztu da Mondragon Unibertsitateko LANKI Ikertegiko irakasle baten tutoretzapean.

Etxetresna elektrikoetarako osagaiak

Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola