Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Kooperatibagintza Aditu Tituluaren 15. edizioaren proiektuak aurkeztu dituzte
Kooperatibagintzan Unibertsitate Aditu Ikastaroaren 15. edizioko amaiera saioa egin berri da Mondragon Eskoriatzako campusean. Saioa baliatu dute 2022-2023 ikasturtean egindako ikastaro amaierako proiektuak aurkezteko. Ikasturte honetan, 16 proiektu egingo dituzte; horietako bederatzi aurkeztu dituzte uztaileko deialdi honetan eta gainerako zazpiak irailean entregatuko dituzte.
Saioa baliatu dute 2022-2023 ikasturtean egindako ikastaro amaierako proiektuak aurkezteko
Edizio honetan 26 lagunek hartu dute parte ikastaroan, 16 kooperatiba ezberdinetako ordezkariak, horietako 13 MONDRAGONekoak: Eika, Maier, Fagor Ederlan, Eroski, Fagor Arrasate, Fagor Industrial, Fagor Automotion, Fagor Elektronika, Mondragon Assembly, Fagor Taldea, Ausolan eta Huhezi.
Urte hauetan guztietan, 50 kooperatiba desberdinetatik etorritako 300 ordezkari inguruk hartu du parte Aditun
Erreferentziazko ikastaroa
Kooperatibisten eta kudeaketa organoetako kideen formazioan erreferente bilakatu den ikastaro hau antolatuta dago Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia eta Mondragon Taldeko Otalora formazio zentroaren artean. Urte hauetan guztietan, 50 kooperatiba desberdinetatik etorritako 300 ordezkari inguruk hartu du parte Kooperatibagintzan aditu tituluan. Egindako proiektu praktikoen helburua da gizarte- eta enpresa-sare kooperatiboan hobekuntzak sustatzea. Ikastaroaren 16. edizioa, urrian hasiko da.