Kooperatibagintza Aditu Tituluaren 10. edizioa urritik aurrera

Urriaren 20an abiatuko da Kooperatibagintza Aditu Tituluaren hamargarren edizioa Otalorako Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroan. Izen-emate epea dagoeneko zabalik dago.
2017/07/13
Hamar urte igaro dira LANKI Ikertegiak kooperatibagintza Aditu Titulua abian jarri zuenetik. Ordutik hona, ehunka lagun izan dira aditu titulua egin dutenak eta orain arteko balorazioa ezin hobea da. Kooperatibagintza arloan  lan egiten eta ikertzen duen gunea da LANKI Ikertegia, eta formazio kooperatiboaren alorrean MONDRAGONeko Gestio Sozialarekin elkarlanean dihardu.
 
'Kooperatibagintzan' aditu-tituluaren 10. edizioa 
Formazio honek ikasleari kooperatibagintzan ezagutza sakona eskaintzen dio. Kooperatibismoa bultzatzeko eta biziberritzeko pertsonak prestatzeko kurtsoa da. Erramintak eskaini nahi dira kooperatibismoa aktibatzeko eta indartzeko. Urtean zehar Otalorako Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroan eskaintzen dira eskolak.
Organo sozial eta exekutiboetako kideentzat aproposa
Oso aproposa da organo sozial eta exekutiboetako kideentzako, lehendakarientzako, eta orohar, kooperatiban proiekzioa izan dezakeen edonorentzako, edota gai hauekiko interesa dutenentzako. Ikastaroaren berri informazio gehiago nahi izanez gero ondorengo link-ean sakatu:
 
 
Ikastaroaren edizio berria urriaren 20an hasiko da eta matrikulazio epea dagoeneko zabalik dago. 

Humanitate eta heziketa zientzien fakultatea

Irakaskuntza unibertsitate zentroa