Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Kooperatiba gehiago, berdintasun gehiago
Euskal kooperatibismoak ekitaldia egingo du gaur, martxoak 8, Gasteizen. Bertan aitortza jasoko dute Umezaintzak (Arizmendi Ikastola) eta Udapa kooperatibak, Arantza Laskurainek 'kooperatibismoaren barruan Euskadiko emakumeen aukera-berdintasunari eta ahalduntzeari egindako ekarpenagatik'.
'Kooperatiba gehiago, Berdintasun gehiago' lelopean, euskal kooperatibismoak Emakumearen Eguna ospatuko du gaur Gasteizen. Ekitaldian berdintasunaren alde lan egin duten hainbat pertsona eta kooperatibaren ibilbideak aitortza jasoko dute.
Ekitaldia Villasuso jauregian egingo da eta bertan izango dira:
• Arantxa Lejarraga eta Marta Arriaran, Umezaintzako (Arizmendi Ikatola) zuzendari ohia eta zuzendaria, hurrenez hurren.
• Montse Armas, Udapako Kudeaketa eta Kontrol arduraduna.
• Arantza Laskurain, MONDRAGONeko idazkari nagusi ohia.
• Rosa Lavín, KONFEKOOPeko lehendakaria.
• Belen Balerdi, CSCE-EKGK-ko idazkari nagusia.