Irakurriena
- 1. INNKIA jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
- 2. Laboral Kutxak 274 milioi euroko irabazi garbia lortu du 2024an
- 3. Digna Gonzalez, Bexen Cardioko zuzendari nagusi berria
- 4. Espainiako Kongresuak LagunAroren berezitasuna aitortzen duen Errege Lege Dekretua baliozkotu du
- 5. MONDRAGON, etorkizuneko emakume zientzialariengan eragiten
- 6. Markina Xemeingo BeraKruz Ikastola prest FLL Euskadi MONDRAGONen aritzeko
"Kooperantea izatea esperientzia paregabea da"
Julio Martínez Arija, Mundukideko kooperantea da Brasilen. Sao Paulon bizi da, eta Brasilgo familiekin lan egiten du, haien bizimodua hobetzeko.

Juliok bere esperientzia pertsonalari buruz hitz egiten du, bere bizitza nola aldatu zen kooperante gisa joatea erabaki zuenetik.
Eroskin lan egiten zuen eta Mundukideren proiektuak ezagutu ondoren, maleta egin eta Brasilera joan zen. Onartu duenez, hastapenak ez ziren errazak izan, kultura berriarekin, hizkuntza berriarekin, ohitura-aldaketekin eta erronka handi batekin: Lurrik gabeko Langileen Mugimenduko familia finkatu eta haien garapen sozioekonomikoa bultzatzea.
Hainbat urte igaro dira ordutik, eta orain balorazioa oso ona da.
"Nire bizitza erabat aldatu da. Egia da kooperante izateak sakrifizioak dituela, baina askoz gehiago dira onurak" dio Juliok.