Koop

Koop

Ander Etxeberria, Hedapen Kooperatiboaren arduraduna
Alfonso Gorroñogoitiari 1992an galdetu zioten ea usadio zaharreko kooperatibistak geratzen ziren –TU Lankide, 354–. "Ez gehiegi; agian, %25", erantzun zuen. Kontuak ateratzen baditugu, gaur ez dugu horrelako kooperatibistarik aurkituko jardunean.
2021/03/10

Molde berriagokoak badaude? Noizean behin entzuten dut dagoeneko kooperatibistarik ez dagoela, hizlariak bereizi gabe gaurkoez edo lehengoez ari den. Bestetik, ondoko esaldia klasikoa da: "Ez dago kooperatibarik kooperatibistarik gabe". Baina kooperatibak existitzen dira; bilakaera izan dute, denborak ez baitu inongo sistema bere horretan uzten. Hasierako urteetan, adibidez, bazkideen boto kopurua ordainsariaren araberakoa zen.

Atzo eta gaur, kooperatibetan bazkidea langilea da, lana sortzea da helburu nagusienetakoa, bozketaz urteko kontuak onar daitezke edo ez –bere ondorioez–, ordainketa diferentzia erlatiboki baxua da, krisi garaian birkokapenak dira tresna nagusia, azpitaldeetan emaitzen birmoldaketa egiten da... Eta zerikusia du Debagoiena munduan ezberdintasun ekonomiko baxuenetakoa duen lurraldea izatearekin. Kooperatibistak badaude.

Artikulua hemen argitaratu da: https://goiena.eus/komunitatea/aetxeberria/1614928849044-koop