Irakurriena
- 1. Kooperatiben Nazioarteko Urtea aztergai TU Lankide-ren azken zenbakian
- 2. ADI Data Center Euskadi bigarren zentroa eraikitzen hastera doa
- 3. "Finantzaketaz gain, MONDRAGONek bere ekosistemarako sarbidea ematen digu"
- 4. Euskara bizi-bizirik kooperatibetan
- 5. 10 proiektu saridun, 2024ko MONDRAGON TFG-TFM sarietan
- 6. Konfortaren merkatura itzuli da Fagor
- 7. XII. MONDRAGON Foroak kooperatibetako 400 lagunetik gora bildu ditu Kursaalen
- 8. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 9. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 10. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
Koniker, 10 urte elkarrekin bidea egiten
Koniker eta Fagor Arrasateko lehendakari Aritz Otxandianok izan du jardunaldia zabaltzeko ardura. Urtetan protagonista izan direnak, eta nola ez, bazkide langile guztiak eskertu nahi izan ditu Otxandianok: “Euren dedikazio eta esfortzuari esker” kooperatibak aurrera egin duela nabarmendu du. Koniker-en zutabe nagusiak berrikuntza eta interkooperazioa direla azaldu du lehendakariak. Orain arte egindako bidea berretsi behar dutela esanez amaitu du Otxandianok hasierako hitzaldia.
Berrikuntza
MONDRAGON korporazioko Teknologia eta Berrikuntza zuzendari Eduardo Beltran de Nanclaresek hartu du hitza ondoren. Koniker-en sorrera eta garapena: ikasitakoak eta etorkizuneko erronkak hitzaldia eskaini du. “Industria eta etorkizuna nora doazen aztertu behar da, bide horretara egokitzeko”, esan du Beltran de Nanclaresek. Gaur egun bizi dugun egoeran irtenbidea berrikuntza dela nabarmendu du; berrikuntza industria, ekonomia eta gizartearen bilakaeraren bitartez. Elizabeth Urrutia Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikerlariak Diseinuan izandako berrikuntza esperientzia-ri buruz hitz egin du. Ospakizun ekitaldiaren bigarren zatian Carlos Garcia Mondragon Unibertsitateko Goi eskola politeknikoko ikerketa eta transferentziako koordinatzailea, Iñigo Iñurrategi HUHEZI Mondragon Unibertsitateko irakasle-ikerlari eta Lankiko kidea eta Bittor Errarte Konikerreko zuzendari orokorra igo dira taulara.
Kooperatibistak gizarte berrian
Iñurrategik Kooperatibistak gizarte berriaren atarian hitzaldia eskaini du, eta besteak beste, Ikerkuntza eta berrikuntza zertarako? galderaren inguruan hitz egin du. Garciak Empresako berrikuntza teknologikoan Mondragon Unibertsitatearen lana izeneko hitzaldia eskaini du. Unibertsitatearen misioa enpresei laguntzea izan behar dela azaldu du. Esan du zientzia eta teknologiak ongizatea lortzen laguntzen dutela, baina ezagutza pertsonengan dagoela gaineratu du.
Bezero enpresekin bikain integratuta
Bittor Errarte itxiera hitzaldia egiteko ardura izan du. Kooperatibaren erronka nagusia bezero enpresekin bikain integratuta dagoen sarea osatzea dela esan du Errartek. Azkenik, etorkizunaz hitz egin du; horren harira, esan du datorren urterako esku artean erronka handiko proiektuak dituztela.
Oroigarriak banatu zituzten
Ekitaldiaren amaieran Joxan Alustiza eta Eduardo Beltran de Nanclareseri oroigarri bana eman diote Koniker sortzen egin zuten lanagatik. Ondoren, Txorbelaren kantuak eta luncha izan dituzte.