Irakurriena
- 1. Javier Amezaga, MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi berria
- 2. MONDRAGON eta Mondragon Unibertsitatea Méxicok berrikuntza eta talentuaren garapenerako lankidetza indartu dute Latinoamerikan
- 3. Valentziako kaltetuei laguntzeko kanpainak zabalik jarraitzen du Eroskin
- 4. Pello Rodriguez lehendakariarekin batzartu da Lehendakaritzan
- 5. MONDRAGONek Finantza Foroa egin du
- 6. Matricik likidazio-fasea irekitzeko eskatu du
- 7. “Ilusioz beteta nago, MONDRAGON proiektu liluragarria da”
- 8. MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztergai, TU Lankide aldizkariaren azken alean
- 9. Zorionak mende erdiko bideagatik!
- 10. “Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete”
Konfiantzaren Pedagogia liburua korearrera itzuli da
2016an argitaratu zuen Arizmendi Ikastolak Konfiantzaren Pedagogiaren marko orokorra azaltzeko liburua. Euskaraz nahiz gaztelaniaz argitaratu zuen, hezkuntzaz jakin-mina zuten guraso eta profesionalei zuzenduta; eta, oro har, Arizmendi osatzen duten komunitate guztiarentzat.
Arizmendiko komunitatearen mugak gainditu ditu liburuak. Bestelako hezkuntza eragileren interesa piztu du eta hainbat ikastolatan oinarri moduan erabili da. Horrez gain, ingelesez argitaratuta dago eta Korean ere izan dute Arizmendiren lanketaren berri eta, bertakoen interesak bultzatuta, liburua koreeraz itzuli da.
Korearren interesa piztu du Arizmendiren eredu pedagogikoak
Konfiantzaren Pedagogia pertsona ulertzeko eta begiratzeko modu jakin batetik abiatzen den esku hartze mota jakin bat da. Pertsona eta Konfiantza azpimarratu behar dira, norberaren konfiantza, besteekiko konfiantza eta inguruarekiko konfiantza lantzen baitira pedagogia horretan.
2009an hasi eta gaurdaino ardatz horren bueltan dihardu Arizmendi Ikastolak. Konfiantzaren Pedagogian oinarri sendoa sortu du eta erreferente bilakatu da, nola estatu mailan, hala atzerrian.
Horren erakusle da Konfiantzaren Pedagogiaren liburuaren ale berri bat argitaratu izana; oraingoan, koreeraz. Hango hezkuntza eragileen interesa piztu du Arizmendiren lanketan, eta beren jakin-mina asetzeko eta Pedagogia honen bueltan bidea egiten hasteko, liburua koreerara itzuli da.
Liburuaren nondik norakoak
Liburua hiru ataletan banatzen da. Hasieran, Lorea Agirrek Amaia Anterori egiten dio elkarrizketa bat du; ondoren, Konfiantzaren Pedagogiaren oinarriak daude eta azkenik, eranskinak. Ia 200 orrialde ditu, eta badu bereizgarri bat kapitulu bakoitzaren ondotik, “nire oharrak” idazteko orri batzuk baititu norberak bere sintesia egiteko, edo/eta oharrak gehitzeko.
Liburua hizkuntza erregistro errazean dago idatzita, baita koreeraz ere. Pedagogia irakurtzeko ohitura handirik ez duenarentzat egokia da liburua, esparru honetan lehen urratsak ematen ari denarentzat irakurterraza da, beraz.