Irakurriena
- 1. “Abentura zirraragarria izan da”
- 2. Hirekin industria jasangarriko zentro berritzailea inauguratu du Mondragon Unibertsitateak
- 3. Iñigo Laskurain Pagaegi, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Automozio Dibisioko zuzendari orokor berria
- 4. Vicente Atxa, MONDRAGONeko lehendakariorde eta Ezagutza Dibisioko zuzendari orokor berria
- 5. “Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez”
- 6. Imanol Oleaga Mendiaratz, Domusa Teknikeko zuzendari nagusi berria
- 7. Orkli Biotz enpresan sartu da % 11,11ko parte-hartzearekin
- 8. Danobatgroup-ek 337 milioi euroko fakturazio historikoa izan du, %90 nazioarteko merkatuetan
- 9. Dikarrek bere ekoizpen planta modernoa inauguratu du Arrasaten, etapa berri bati ekiteko
- 10. MONDRAGONen Komunikazio Foroaren edizio berria egin dute
KONFEKOOPek tresna digitala kaleratu du kooperatibek GJHekiko duten konpromisoa neurtzeko
![Card image cap](https://www.tulankide.com/eu/konfekoopek-tresna-digital-bat-merkaturatu-du-enpresa-kooperatiboek-gjhekin-duten-konpromisoa-neurtzeko/@@images/47e15696-b4b0-43b4-94ab-e65b01f476f8.jpeg)
Zure enpresa kooperatiboak zenbat ordu eskaintzen dizkio urtean bazkideak eta langileak prestatzeari? Zer neurri ditu aukera-berdintasuna bermatzeko? Sustatzen al du elikagaiak alferrik ez galtzeko, birziklatzeko eta berrerabiltzeko neurriren bat? Proposatzen al du laneko joan-etorrietan trafiko-istripuak murrizteko ekintzaren bat? Horiexek dira KOOPDS Euskadi tresna digital berriak planteatzen dituen galderetako batzuk. KONFEKOOP–Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak garatu du, Munduko Landagunearekin eta Unesco Etxearekin elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzaren babesa izan du.
Autodiagnostikorako online plataforma gaur bertan aurkeztu zaie Euskadiko kooperatibei. "Euskal enpresa kooperatiboen balioek eta jardunek Nazio Batuen 2030 Agendarekin eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJHekin) duten loturan jarri nahi dugu fokua", azaldu du Rosa Lavín KONFEKOOPeko lehendakariak. Helburu horiek kooperatibaren zein alderditan zehazten diren eta kooperatibak zein konpromiso-maila duen jakitea da asmoa. Horrela, Europako araudiari erantzuteaz gain eta 2030 Agendaren konpromisoarekin aurrera egiteaz gain, "jasangarritasunaren arloan aurrera egiteko aukera berriak hauteman ahal izango dituzte enpresa kooperatiboek".
30 galderaz osaturiko galde-sorta bat da, eta galderok 2030 Agendak barne hartzen dituen 17 GJHetako 169 helburuekin daude lotuta: enplegua eta lan duina, prestakuntza, aukera-berdintasuna, berrikuntza, kontsumo arduratsua eta abar.
Autodiagnostikoaren helburua kontzientziatzea da, eta kooperatibek 2030 Agendako helburuak lortzeko orduan funtsezko eginkizuna dutela erakustea.
Galde-sorta amaitzean, GJH bakoitzarekin duten konpromiso-mailari buruzko txosten pertsonalizatua jasoko dute, baita prentsa-ohar bat eta eranskin bat ere, konpromiso hori sustatzeko eta indartzeko informazioa eta kontaktuak barne dituela.
2030 Agendan jasotako mundu-mailako helburuak dira GJHak, gobernuek, enpresek eta herritarrek planeta babesten, pobrezia desagerrarazten eta munduaren oparotasuna ziurtatzen laguntzeko sortuak. Beti ere, tokian bertan jardutearen garrantzia ahaztu gabe. KOOPDS Euskadi tresnaren bidez baliabideak ematen dira, jasangarritasunaren ikuspuntutik enpresa kooperatibo bakoitzak nola jokatzen ari den azter dezan eta GJH horietan aurrera egin ahal izateko erabakiak har ditzan.