Irakurriena
- 1. Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomia ministroa Coprecin egon da
- 2. MSI Taldeak urteko ETE industrial onenaren saria jaso du
- 3. 20 urteko ibilbide arrakastatsua ospatu du Gerodan kooperatibak
- 4. MONDRAGONeko Pertsonen Foroa egin zen Kursaalen
- 5. LagunArok 2024 ona itxi du eta sendotasunez begiratzen die etorkizuneko erronkei
- 6. Fagor Arrasatek altzairua mozteko lineak hornitu dizkio Mexikoko Termium handiari
Komunikaldietan ikus-entzunezko lanak nola hedatu aztertu dute

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak antolatzen duen Komunikaldietan jardunaldi monografikoa egin zuten atzo, martxoak 9, Garaiako berrikuntza gunean.
11. edizio honetan "nola eman aterabidea egindako ikus-entzunezkoari?" izenpean, ikus-entzunezko komunikazio esparruko profesionalek eta ikasle ohiek partekatu dituzte bizi izandako lan esperientziak.
Aditu desberdinek hartu dute parte jardunaldian eta ikusmin handia sortu dute: Leire Apellaniz (Sr. & Sra. ekoiztetxeko partaidea); Usoa Urbieta (Zinema aretoetako programatzailea); Iñaki Gomez (Irusoin ekoiztetxeko Zuzendaritzako partaidea); Mikel Alvarez (Katihotsak-eko kidea); Kepa Matxain (Hiru Damatxo-ko partaidea); eta Lander Iruin (kazetaria).
Finantziazioa eta hedapena
Adituen ustetan edozein ikus-entzunezko sortu aurretik izan behar dira garbi: nori zuzenduko zaion, nola finantzatuko den, eta nola egingo zaion zabalkundea.
Diru iturriak bilatzea omenda zailena eta zentzu honetan hainbat pista eman zituzten: diru-laguntza publikoak, erakunde publiko zein pribatuen babesa, ...
Teknologia berriei esker ireki diren beste kanal berriak ere aztertu ziren: online ikusten den zinea, adibidez.
Eta merkatuari dagokionez, "zoritxarrez zinea kontsumitzen dutenen kopurua jeitsi egin da nabarmen eta sarritan gure merkatua Euskal Herritik kanpo dago. Horrek hemendik kanpo merkatua berriak behatzera behartzen gaitu" aipatu zuten.