Irakurriena
- 1. Danobatgroupek fakturazio marka hautsi du berriro 2024an, 344 M€ fakturatuta
- 2. Emakume kooperatibisten lidergoaren aitortza, M8an
- 3. MONDRAGON, konpromisoaren indar eraldatzailea
- 4. "MONDRAGON proiektu kooperatiboa, gertukoa, berrikuntzan oinarritua, eraldatzailea eta irekia da"
- 5. MONDRAGON Healthek osasunerako eta zaintzarako teknologia aurkeztu du FITECUn
- 6. TU Lankide berritua: 7 hobekuntza MONDRAGONi buruz informatzeko
Komunikaldia jardunaldian kirola, komunikabideak eta generoa aztergai

Ikus-entzunezko Komunikazioa fakultatean egin da gaur goizean Komunikaldiak jardunaldia. Aurtengoa 12. edizioa izanik, hiru esparru hauek beraien artean duten harremana aztertu da: kirola, komunikabideak eta generoa.
Horretarako prestatu den egitaraua kontuan hartuta, Amelia Barquín, Humanitate eta Hezkuntza Zienzien fakultateko ikertzaile eta irakasleak hitzaldia eskaini du. Gaur egungo komunikabide desberdinetan publikatu diren albiste desberdinak aztertu ditu eta prentsa orokorrean zein espezializatuan generoa eta kirolari ematen zaion garrantziaz egin du hausnarketa. Bere hitzaldiaren amaieran ASPIC komunikazio agentziak egin berri duen ikerketa eman du ezagutzera. Ikerketan jasotzen den bezala, %6,4 da kirol femeninoaren presentzia komunikabideetan. Horrez gain, emakume kirolariak duen papera eta presentziari buruz ere aritu da eta esan duenez "gehienetan albiste laburretan agertzen da, abizenik gabe sarritan, anekdota batekin lotura ere behin baino gehiagotan agertzen da, argazkirik gabe eta argazkia dagoenean bere edertasunari buruzko erreferentzia ere egiten da tamalez".
Eta ondoren, gaiarekin lotutako hainbat aspektuen inguruko mahaingurua izan da, honako partaideekin: Maider Unda borrokalaria, Agurtzane Elorriaga txirrindularia eta Oihana Aldai futbolaria. Moderatzaile lanetan Arritxu Iribar izan da, Euskadi Irratiko esataria.