"Komunikabide arduratsuak eta herritar kritikoak" mintegia Aretxabaletako kanpusean

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen Aretxabaletako campusean izango da, azaroaren 20an.
Card image cap
2018/11/19

Bihar azaroaren 20an Komunikabide arduratsuak eta herritar kritikoak. Kontu-ematearen onarpena eta eraginkortasuna mintegia egingo da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusean. 

Mintegia Accountability y Culturas Periodísticas en España I+G+b ikerketa-proiektuan dago oinarrituta, eta bertan zazpi unibertsitatetako ikertzaileek (tartean MUkoek) hartu dute parte. Proiektuaren helburu nagusia da, batetik, antzematea Espainiako lurralde desberdinetan dauden kazetaritza kulturak, eta, bestetik, ikertzea zer kontu-emate tresna dagoen aztertutako erkidego bakoitzean.


Jardunaldia
Jardunaldia 9:00etan hasiko da. Lehen orduan hiru hitzaldi izango dira. Alde batetik, Euskal Herri osoan kontu-ematea zertan den azalduko dute Eneko Bidegain eta Aitor Zuberogoitia MUko irakasle eta ikertzaileek. Bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko kazetari, aditu eta herritarrek gaiaz zer dioten azalduko du Xavier Ramon Pompeu Fabra unibertsitateko ikertzaileak. Azkenik, Ramon berak etorkizunean proiektu honetako kideek baliatu nahi duten neurgailua aurkeztuko du. Neurgailu horrek neurtzen ditu hedabideen gardentasuna, autoerregulazioa eta herritarren parte-hartzerako eskainitako tresnak. Bigarren orduan, berriz, ikasleek eta bertaratutako profesionalek neurgailuari buruz dituzten iritziak bilduko dira.

Irakaskuntza unibertsitate zentroa